Gasteizko 21 Zabalguneak Circuloko etxadia leheneratzeko egin daitezkeen jarduketen azterketa aurkeztuko du
Gasteizko Udalak 21 Zabalgunea hirigintza sozietateak informazio saioa antolatu du otsailaren 11rako, herritarrei eta eragile publiko eta pribatuei irekia, Circuloko etxadian egin daitezkeen jarduerei buruzko azterlanaren ondorioak aurkezteko, Maider Etxebarria alkateak iragarri duenez.
"Azterlanak, ikuspegi integraletik abiatuta, birgaitze energetikoarekin, irisgarritasunaren hobekuntzarekin eta lehendik dauden eraikinetan esku hartzeko aukerekin lotutako proposamenak jorratzen ditu, hiri eredu jasangarriago, inklusiboago eta erresilienteagorantz aurrera egiteko helburuarekin", azaldu du.
Informazio saioa otsailaren 11ean egingo da, 18:30ean, Circulo Vitorianoko ekitaldi aretoan. Helburua da Zelaia arquitectura + pisaje / Osoa estudioko profesionalek egindako azterketaren emaitzak partekatzea, eta hiriko toki estrategiko hori suspertzearen inguruan hitz egiteko eta prozesuan parte hartzeko gunea sustatzea.
Izan ere, 21 Zabalgunea udal sozietatearentzat, herritarren parte hartzea "funtsezkoa" da hirian bultzatzen diren proiektu urbanistiko, sozial, kultural eta ekonomikoen arrakasta bermatzeko.
Azterlanak balizko sei jarduera ildo identifikatu ditu, erdiguneko etxadi horren eraldaketa fisiko eta sozial handia eta ingurumen arloko aldaketa esanguratsua sortzeko gaitasuna dutenak. Proposatutako neurrien artean daude komunitate inklusiboagoa eta parte hartzaileagoa sustatzeko ekimenak edo sektore pribatuaren aktibazioa bultzatzea laguntza eta pizgarri ekonomikoen bidez.
Horrez gain, lehendik dauden eraikinak ikuspegi integraletik hobetzea, barruko patioa erabilera publikoko espazio bihurtzea, eta fatxada eta estalki berdeak jartzea planteatzen dira, bero uhartearen efektua murrizten eta ingurunea hobetzen laguntzeko.
Temas
Más en Gasteiz
-
El Boulevard acerca la biodiversidad urbana a las familias con su campaña “Contigo, hacemos florecer la ciudad”
-
Las áreas de juego infantil de Vitoria pasan a formar parte de los ‘Espacios Libres de Humo’
-
La Escuela Infantil Municipal Zabalgana inaugura su patio naturalizado
-
La presidenta de Tuvisa pide "abordar el absentismo laboral" tras las bajas en el servicio de grúa municipal