Karlos Martinez Bordoyren 'Silver Ships' erakusketa inauguratuko dute ostiralean Gasteizko Montehermoson
Karlos Martinez Bordoy bilbotarraren 'Silver Ships' izeneko erakusketa inauguratuko dute ostiralean, urtarrilaren 30ean, Gasteizko Montehermoso Kulturuneko Ur Biltegian, eta apirilaren 6ra arte egongo da ikusgai. Metalez eta ehunez egindako eskulturak dira, ordena edo irakurketa linealik planteatzen ez dutenak.
Montehermoso Kulturuneak iaz sustatutako Proiektu Artistikoak Ekoizteko Laguntzen Deialdian aukeratutako lau proiektuetako lehen erakusketa izango da. Guztiek 7.000 euroko laguntza ekonomikoa dute ekoizteko eta Montehermosoko giza baliabideen eta baliabide teknikoen laguntza ere jaso dute. Sortze fasea amaitu ondoren, proiektua jendaurrean aurkeztu eta erakusketa antolatzen da.
"Programa horrekin, Montehermosok tokiko testuinguruko artistek sortutako proiektuen ekoizpena, erakusketa eta hedapena sustatuko ditu. Horien bidez, arte garaikidearen arloan dauden hizkera eta diskurtso berriak ezagutarazi eta horien inguruan gogoeta egiten du. Gainera, aukera paregabea ematen die sortzaileei beren lana banaka erakusteko eta herritarrei hurbiltzeko", azaldu du aurkezpenean Sonia Diaz de Corcuera Kultura eta Hezkuntza zinegotziak.
2025eko edizioan 103 proiektu jaso ziren, eta Andrea Estankona kultur analisiaren ikertzaile eta komisarioak, Iker Fidalgo kultur ikertzaile eta ekoizleak eta Luis M. Pascual Montehermoso Kulturuneko arduradunak osatu zuten hautaketa batzordea:
2026ko Ekoizpenerako Laguntzen Deialdia zabalik dago, eta interesa duten artistek apirilaren 15era arteko epea dute proiektuak aurkezteko. Oinarriak Montehermosoren webgunean eta Gasteizko Udalaren webgunean daude eskuragarri.
MARTINEZ BORDOY
Karlos Martinez Bordoy (Bilbo) Euskadi eta Madril artean bizi da eta lan egiten du. Bere espezialitatea hainbat bitarteko plastiko eta bisualetako objektuekin egindako ekoizpen eskultorikoa da.
Duela gutxi egindako erakusketen artean, honako hauek daude: 'Folded Forms', Galería Formato Cómodo (2024); 'FRONTS', Okela Kultur Elkartea (2024); 'Dark Matters', Galería La Taller (2024); 'Gaps & Corners', NadieNuncaNadaNo (2023); eta 'Black Patterns', Galería Carreras Múgica (2021).
Bere lana Reina Sofia Museoaren bilduman eta Artium Museoarekin, Bilboko Arte Ederren Museoarekin eta Tabakalerarekin elkarlanean Eusko Jaurlaritzak abian jarritako Bilduma Partekatua proiektuan sartu zen 2023an eta 2024an.
Ertibil Bizkaia, Premi Miquel Casablancas eta Generaciones programetan parte hartu du, besteak beste, egonaldiak egin ditu BilbaoArte, Tabakalera, Kunsthaus Bregenz eta Synagogue de Delme erakundeetan, eta erakusketak Oteiza Museoan, Guggenheim Bilbao Museoan, Bulegoa Z/Bn, Rekalde Aretoan, Praline Artist Run Spacen, CAN Felipan, D21 Kunstraumen, Blue Project Fundazioan eta Gironako Espai d'Art Contemporanin, besteak beste.
Temas
Más en Gasteiz
-
El Boulevard consolida en 2025 su liderazgo como espacio innovador, social y sostenible
-
Exigen ante las sedes del PP que las pensiones no sean "moneda de cambio" partidista
-
Los adolescentes de Álava ya no quieren ser ‘fashion victims’
-
Tres proyectos industriales aspiran a instalarse en las instalaciones de PK Blue en la antigua Cegasa de Vitoria