Gasteizko Guraso Eskolen 30. Topaketa ospatuko da larunbatean jai egitarauarekin
Diaz de Corcuerak nabarmendu du Guraso Eskolak "tresna estrategikoa" direla "gurasoen gaitasunak indartzeko eta familiek haurren eta nerabeen hezkuntza prozesuan parte hartze aktiboa izan dezaten bultzatzeko"
Gasteizko Guraso Eskolen Urteko Topaketaren 30. aldia ospatuko da larunbatean, urtarrilaren 24an, Europa Biltzar Jauregiko Almudena Cid aretoan, eta Gasteizko Udaleko Hezkuntza Zerbitzuak jai egitaraua antolatu du urtemuga ospatzeko Ibilbidea ospatzen lelopean.
Sonia Diaz de Corcuera Hezkuntza zinegotziak aurkezpen prentsaurrekoan azaldu duenez, "aurten urteurren berezia ospatuko duen topaketa hau Guraso Eskolak programa kontsolidatuaren parte da. Urte hauetan guztietan, hiriko familiei modu jarraituan lagundu die, hezkuntza arloan prestakuntza, orientazioa eta parte hartzeko espazioak eskainiz".
Diaz de Corcuerak nabarmendu du Guraso Eskolak "tresna estrategikoa" direla "gurasoen gaitasunak indartzeko eta familiek haurren eta nerabeen hezkuntza prozesuan parte hartze aktiboa izan dezaten bultzatzeko".
TOPAKETA
Topaketaren 30. urteurrena dela eta, larunbateko hitzorduak ikuspegi irekia, parte hartzailea eta familiakoa izango du, eta informazio edukiak eta txikienentzako izaera ludikoko proposamenak bateratuko ditu. "Helburua da, alde batetik, programaren ibilbideari balioa ematea, eta, bestetik, Gasteizko familiei zuzendutako Udalaren eta elkarteen baliabideen inguruko ezagutza eta horietarako sarbidea erraztea", zehaztu du zinegotziak.
Larunbateko egitaraua 10:30ean hasiko da ateen irekierarekin eta 13:30 arte luzatuko da. Bertan, haurrentzako tailerrak, ludoteka zerbitzua, jarduerak informazio standetan, ipuin kontalari saio bat eta umorezko bakarrizketa bat izango dira
Hainbat erakundek, elkartek eta udal zerbitzuk parte hartuko dute topaketan, eta informazio standak izango dituzte haien programak ezagutarazteko, dibulgazio materialak eskaintzeko eta haien jarduketa esparruari buruzko aurkezpen laburrak egiteko.
Afro Afroamerikar egoiliarren elkartea, Altxa Burua teknologien erabilera egokirako elkartea, Aspasor Arabako Gorren Guraso eta Lagunen Elkartea, Eginaren Eginez Arabako desgaitasun fisikoa duten pertsonen elkartea, EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Konfederazioa, Ipace SL Psikologia Aplikatuko Zentroa, Saregune teknologia komunitarioko zentroa eta Gasteizko Udaleko Hezkuntza, Euskara, Berdintasuna eta Haur eta Familia zerbitzuak egongo dira bertan.
Larunbateko egitaraua 10:30ean hasiko da ateen irekierarekin eta 13:30 arte luzatuko da. Bertan, haurrentzako tailerrak, ludoteka zerbitzua, jarduerak informazio standetan, ipuin kontalari saio bat eta umorezko bakarrizketa bat izango dira.
Temas
Más en Gasteiz
-
Ayuntamientos alaveses denuncian el deterioro del servicio de recogida de papel y cartón
-
Araba Bizirik se concentra ante la Diputación para exigir la paralización del parque eólico de Labraza
-
Comienzan los paros en el sector de Intervención Social de Álava
-
Mintzapraktika egitasmoetan izena emateko epea zabalik dago