Gasteizko Udalak Gasteiz etorbideko bidegorri berriaren obrak esleitu ditu 295.419 euroan
Kontratua Balgorza enpresari esleitu zaio, 295.419 euroren truke, eta zazpi hilabete izango ditu lanak burutzeko
Gasteizko Udaleko gobernu batzordeak onetsi du Gasteiz etorbideko Tomas Zumarraga Dohatsua kalearen eta Justizia Jauregiaren arteko zatian bidegorri berria egiteko obrak esleitzea. Kontratua Balgorza enpresari esleitu zaio, 295.419 euroren truke, eta zazpi hilabete izango ditu lanak burutzeko.
Gasteizko Udalak jakinarazi duenez, jarduketari esker, gaur egun espaloitik igarotzen diren bidegorriak galtzadara mugitu ahal izango dira, oinezkoen eta txirrindularien arteko gatazkak murrizteko, oinez ibiltzeko leku handiagoa izateko eta hiriko oinezkoen intentsitate eta merkataritza jarduera handieneko tarteetako batean segurtasuna handitzeko.
Proiektua 'Vitoria-Gasteiz Hobetuz' programaren baitan sortutako herritarren proposamen batetik atera zen, eta Espazio Publikoaren eremuan bozkatuena izan zen. Esku hartzeak eskari argi bati erantzuten dio, erabilera handia duen etorbidean espazioa antolatzeari, alegia, mugikortasunerako bitarteko desberdinen arteko bizikidetza bereziki konplexua baita.
Beatriz Artolazabal Espazio Publikoko eta Auzoen zinegotziak azaldu duenez, "urrats garrantzitsua emango dugu etorbide atseginagoa eta seguruagoa egiteko. Bizikleta espaloitik ateratzeak esan nahi du oinez doazenei lasaitasuna itzuli eta txirrindua aukeratzen dutenei ibilbide argia, babestua eta jarraitua eskaini behar diegula".
Ildo horretan, adierazi duenez, "kontua ez da errei bat mugitzea bakarrik, baizik eta hiriko arteria handienetako batean espazio publikoaren kalitatea hobetzea".
Era berean, Gobernu Irekiaren eta Gizarte Etxeen zinegotzi Miren Fernandez de Landak proiektuaren jatorri parte hartzailea nabarmendu du: "Herritarrengandik sortutako ideia bat gero benetako obra bihur daitekeela erakusten duen adibide argia da. Hemen ikusten da Hobetuz-en balioa: proposatu, erabaki eta hiria eraldatu".
BIDEGORRIAK
Bidegorri berriak norabide bakarrekoak izango dira noranzko bakoitzean, eta galtzadan jarriko dira, aparkalekuen ondoan, segurtasun zerrenda baten bidez motordun trafikotik bereizita. Horrela, babes handiagoa eskainiko zaie bizikletaz doazenei eta espaloiak libre geratuko dira, oinezkoek erabil ditzaten.
Esku hartzeak galtzada berrantolatzea ere dakar, bidegorri berrirako behar den espazioa sortzeko eta ingurunearen irisgarritasuna hobetzeko. Tarte berriak lehendik dagoen bizikleta sarearekin lotuko dira, ibilbideen jarraitutasuna indartuz eta joan-etorri jasangarriak bultzatuz.
Temas
Más en Gasteiz
-
Un acusado de corrupción de menores y abusos sexuales en Vitoria reconoce los hechos
-
Las obras del tranvía a Zabalgana empezarán la segunda mitad del año por el ramal de Adaia
-
“La mayoría de jóvenes se interesa de verdad en el tarot y estas cosas”
-
El servicio Bux de transporte a demanda en Vitoria llega a los 1.720 bonos en 2025