Gasteizko Udaleko gobernu batzordeak Europa Jauregian azalera handiko areto berri bat egokitzeko eta bertan antolatzen diren biltzar eta ekitaldietarako edukiera eta zerbitzuak handitzeko kontratazio espedientea hastea onartu du, eta guztira 576.940 euroko inbertsioa egingo du.
Maider Etxebarria Gasteizko alkateak adierazi duenez, "areto berria eraikinaren hirugarren solairuan egokituko da, 300 metro koadro inguruko azalera izango du, eta instalazioko gainerako tokien energia ziurtagiriaren irizpideak beteko ditu".
Lanek sei hilabeteko gauzatze epea dute, eta "espazio zabal, moldakor eta guztiz hornitua sortzeko eta biltzar jarduerak, konferentziak eta erakusketa ekitaldiak hartzeko" aukera emango dute. Jendearentzako antolamendu desberdinak izango ditu, eta kabina teknikoa eta biltegia ere izango ditu.
EUROPA JAUREGIA
Gainera, Europa Jauregiko gainerako espazioekiko modu autonomoan funtzionatzeko aukera izango du, eraikinaren barrutik zein kanpotik sarbidea izango duelako, fatxada nagusiaren parean dagoen eskaileraren eta igogailuaren bidez.
Horrek guztiak instalazio hori hobetzen jarraitzeko premia dugula berresten du, biltzar hiri gisa hazten jarraitzeko", gaineratu du
"Abian jartzeak bultzada handia emango dio Europa Jauregiaren ahalmenari, eta horrek erreferentziazko beste biltzar esparru batzuekin lehiatzen lagunduko digu", ziurtatu du alkateak.
Europa Jauregian 2024an antolatutako 300 bat ekitaldi, biltzar eta topaketetan 108.000 lagun baino gehiago bildu ziren. "Datuak ere onak izaten ari dira 2025ean, eta aurreko urteetakoak gaindituko dituzte. Horrek guztiak instalazio hori hobetzen jarraitzeko premia dugula berresten du, biltzar hiri gisa hazten jarraitzeko", gaineratu du.