Síguenos en redes sociales:

‘1 kilo +, 1 kilo -’ ekimenak kirol-jarduera eta elikagaien dohaintza solidarioa batuko ditu Gabonetan

Herritarrek aukera izango dute 90 ikastarotan inskribatzeko, elikagai ez-galkorrak Elikagai Bankuari emateko

‘1 kilo +, 1 kilo -’ ekimenak kirol-jarduera eta elikagaien dohaintza solidarioa batuko ditu GabonetanUtzitakoa

1 kilo +, 1 kilo –’ ekimen solidarioa martxan jarriko da berriz Gasteizko gizarte-etxeen eta kiroldegien sare osoan, aurtengo Gabonetan. Hirugarren urtez jarraian, herritarrek kirol-jarduera bat egiteko aukera izango dute, trukean Elikagai Bankura bideratuko den elikagai ez-galkorren kilo bat emanda.

Kirol eta Gizarte-etxeen udal-zerbitzuek antolatu dute ekimena, eta abenduaren 22tik 2026ko urtarrilaren 5era egingo da. Gizarte-etxeen eta kirol-instalazioen sarreretan saski batzuk prestatuko dira elikagaiak bertan uzteko.

Ekimenean parte hartu nahi duenak izena eman dezake 90 ikastaroetako batean, adin guztietarako 24 jarduera eskaintzen baitituzte, hala nola irristaketa, yoga, pilatesa, padela, aerobika, mantentze gimnasia edo animazioa igerilekuan, besteak beste.

Ana López de Uraldek, Kirol zinegotziak, aipatu egin du “gasteiztarren konpromiso soziala, egoera zaurgarrian daudenei euren alde solidarioena adierazteko, Gabonak garai berezia baitira. Gainera, horri guztiari gehitu behar diogu ‘Kilo bat gehiago, kilo bat gutxiago’ programan eskaintzen den edozein kirol-diziplinaz gozatzeko aukera”.

Bestalde, Gobernu Irekiaren eta Gizarte Etxeen zinegotzi Miren Fernández de Landak, oso positibotzat jo du aurtengoa kanpainaren hirugarren edizioa izatea, aurreko Gabonetan gizarte-etxeen erabiltzaileek erantzun bikaina eman baitzuten. “Konbinazio paregabea da Gabonetan kirol-ohiturei eustea eta behartsuenekin konpromisoa adierazten jarraitzea. Gozatzeko garaia da, baina garaia da ere oinarrizko premiak asetzeko baliabide gutxi dituztenekin gogoratzeko, eta haiei laguntzeko. Horiexek dira gizarte-etxeetatik transmititu nahi ditugun eredua eta balioak, egunez egun komunitatea eraikitzen jarraitzeko”adierazi du.