Oskarbi egongo da eta tenperaturak gora egingo du asteartean
Arratsalde erditik aurrera haizeak mendebal/ipar-mendebaldera egin dezake eta ahul-bizi ibili
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, asteartean, urriaren 7an, oskarbi egongo da eta tenperaturak gora egingo du berriro ere. Goizean goiz behe-lainoa sortuko da, baina gainerako orduetan giro eguzkitsua gailenduko da. Haizeak hegoaldetik joko du egunaren lehen partean, eta brisa ibiliko da arratsaldean.
Tenperatura maximoak 24-28 gradu artekoak izango dira. Hiriburuetan, Baionan 10 gradu espero dira gutxienez eta 25 gehienez, Bilbon 11 gutxienez eta 25 gehienez, Donostian 10 gutxienez eta 24 gehienez, Gasteizen 5 gutxienez eta 26 gehienez eta Iruñean 7 gutxienez eta 27 gehienez.
Itsasbazterrean hego/hego-ekialdeko haizea ibiliko da 3ko indarrarekin eta 4ko tarteekin, eguerditik aurrera ipar-osagaikoa 2-3koarekin, eta gauean mendebaldekoa 3koarekin; itsaso kizkurra eragingo du, itsaskirriko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 05:18an eta 17:35ean izango dira, eta itsasbehereak 11:19an eta 23:41ean. Uraren tenperatura 19 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.
BALORAZIOA
"Goizean lanbroa eta lainoa agertuko dira. Zerua hodei gutxirekin egongo da, goi-hodeien tarte batzuekin goizaldean eta egunaren amaieran. Hego/hego-ekialdeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogor batzuekin mendi inguruetan; arratsaldean brisa ibiliko da. Arratsalde erditik aurrera haizeak mendebal/ipar-mendebaldera egin dezake eta ahul-bizi ibili. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez edo gutxi igoko dira eta maximoak nahikoa igoko dira".
Temas
Más en Gasteiz
-
La calle Cuadrilla de Añana queda cerrada durante 4 meses
-
Gasteizko Udalak Gamarra Nagusiarekin lotzeko bidegorri berriaren lanak esleitu ditu 1,2 milioi euroan
-
La plantilla de Enviser votará este martes si acepta desconvocar la huelga en los jardines de Vitoria
-
La OSI Araba ha programado ya más de 6.500 citas para vacunar a la población contra la gripe