Maider Etxebarria Gasteizko alkateak Europako funtsak lortzeko egindako lana azaldu du Madrilen, Espainiako Udalerri eta Probintzien Federazioaren 45. urteurrena ospatzeko programaren barruan. Etxebarriak mahai inguru batean parte hartu du eta, tokiko ikuspegitik abiatuta, Europako finantzaketari buruzko galderei erantzun die, nabarmenduz Gasteizek dagoeneko "ia 42 milioi euro" bereganatzea lortu duela, hau da, batez beste 162 euro biztanle bakoitzeko.
Gasteizko Udaletik jakinarazi dutenez, gizartea hobetzeko orduan udalgintzak duen zeregina eta erakundeen arteko koordinazioa aldarrikatzean Europako funtsek Arabako hiriburuan izan duten "inpaktua" txalotu ditu alkatea. Funtsak "aukera bat" direla ziurtatu du, baina baita "kudeaketaren arloko erronka handi bat" ere. Hori dela eta, Gasteizko Udalak baliabideak optimizatzeko estrategia propioa diseinatu behar izan duela gaineratu du.
"Gure kasuan, funtsek aukera ematen digute Gasteiz berdeago baterantz aurrera egiteko, gure zerbitzu publikoak hobetzeko eta gure sare ekonomikoa indartzeko", adierazi du alkateak
Maier Etxebarriakehun ekintza ingururen garapena gainbegiratzeko garaian udal teknikariek egindako lanari ere balioa eman nahi izan dio. "Kudeaketa ez dugu kanpora atera, udal langileekin egiten dugu", azpimarratu du.
LAGUNTZAK
Hala, eta ildo beretik jarraituz, Europaren laguntzarekin bultzatutako proiektuen adibide gisa, Herrandarren kalea eraberritzea, garraio publikoa elektrifikatzea edo Maturana Berastegi jauregia berritzea aipatu ditu Gasteizko alkatea. "Gure kasuan, funtsek aukera ematen digute Gasteiz berdeago baterantz aurrera egiteko, gure zerbitzu publikoak hobetzeko eta gure sare ekonomikoa indartzeko", adierazi du.