Síguenos en redes sociales:

Gasteizko Udalak 442.100 euro bideratuko ditu zenbait osasun proiektu diruz laguntzera

Beszte bost elkartek osasuna sustatzeko proiektuetarako laguntza jasoko dute

Gasteizko Udalak 442.100 euro bideratuko ditu zenbait osasun proiektu diruz laguntzeraJorge Muñoz

Gasteizko Udaleko gobernu batzordeak elkarte eta erakunde soziosanitarioentzako laguntzen deialdia ebatzi du ostiral honetan, gaixotasunen prebentzioarekin lotutako sentsibilizazioko, osasuna sustatzeko eta gaixotasun kronikoak dituzten pertsonen bizi kalitatea hobetzeko proiektuak garatzeko, eta Osasun Publikoaren Zerbitzuak 442.102,70 euro bideratuko ditu laguntzotara aurten eta 2026aren zati batean.

Guztira, Gasteizko Udaletik jakinarazi dutenez, hiriko 41 elkartek hainbat proiektu garatzeko laguntza jasoko dute. Hain zuzen ere, 36 kolektibok osasun proiektuak garatzeko laguntza jasoko dute, eta horien artean daude Aspace, Itxaropena, Asafes, Down Araba, Hiesaren Kontrako Arabako Herritarren Batzordea, Adelez, Afaraba, Apdema eta Atece.

Era berean, beszte bost elkartek osasuna sustatzeko proiektuetarako laguntza jasoko dute (Acabe, Espainiako Gurutze Gorria, Asafes, ADA eta Eginaren Eginez).

Laguntza lerroak ikastetxeetan osasuna sustatzeko programa bat jasotzen du, eta beste programa batek, aldiz, izaera sanitarioa du eta patologia kronikoak edo gaixotasun arraroak dituzten pertsonei arreta eta errehabilitazioa ematera, kaltetutako familientzako zerbitzuak eskaintzera eta herritarrak oro har edo kolektibo espezifikoak gaixotasun kronikoen inguruan sentsibilizatzera edo informazioa zabaltzera bideratuta dago.

Azkenik, Osasun Zerbitzuak 6.000 euro emango dizkio Aspanafoa Arabako Haur Minbizidunen Gurasoen Elkarteari, arazo onkologikoak dituzten seme-alabek tratamendua jaso dezaten Gasteiztik kanpora joan behar duten familiei laguntzeko.