Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, astearte honetan, uztailaren 22an, giroa eguzkitsua izango da eta tenperaturak gora egingo du. Uda beteko giroa eta zerua ia oskarbi egongo da egunaren zati handi batean, arratsaldeak aurrera egin ahala mendebaldetik hodeiak ugarituz joango dira. Egunean zehar tarteka behe-hodeiak ager daitezke kostaldetik gertu.

Eguerditik aurrera brisa altxatuko du eta arratsaldean ipar-ekialdeko haizea indartuz joango da. Tenperatura maximoak 25-26 gradu ingurukoak izango dira kostaldetik gertu, eta 30 gradukoak Araba eta Nafarroa hegoaldean.

Hiriburuetan, Baionan 15 gradu espero dira gutxienez eta 25 gehienez, Bilbon 17 gutxienez eta 26 gehienez, Donostian 15 gutxienez eta 24 gehienez, Gasteizen 11 gutxienez eta 29 gehienez eta Iruñean 14 gutxienez eta 30 gehienez

Hiriburuetan, Baionan 15 gradu espero dira gutxienez eta 25 gehienez, Bilbon 17 gutxienez eta 26 gehienez, Donostian 15 gutxienez eta 24 gehienez, Gasteizen 11 gutxienez eta 29 gehienez eta Iruñean 14 gutxienez eta 30 gehienez.

BESTE DATU BATZUK

Hala, eta ildo horretatik jarraituz, "itsasbazterrean norabide aldakorreko haizea ibiliko da 2ko indarrarekin, eta goizean ipar/ipar-ekialdetik finkatuko da 2-3koarekin; itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du", azpimarratu dute Euskalmetetik prentsa-ohar baten bitartez.

Goizaldean ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5-2 metro arteko olatuak altxatuko ditu eta egunean zehar jaisten joango da, arratsalde-gauean metro batetik behera kokatu arte. Itsasgorak 03:16an eta 15:43an izango dira, eta itsasbehereak 09.13an eta 21:51n. Uraren tenperatura 23 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da, ondorioztatu dute Euskalmetetik.