Síguenos en redes sociales:

Fronte batek hodeiak eta euria ekarriko ditu ipar partera igande honetan

Uraren tenperatura 23 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da

Fronte batek hodeiak eta euria ekarriko ditu ipar partera igande honetanAlex Larretxi

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, igande honetan, uztailaren 20an, goizetik aurrera fronte bat hurbilduko da eta hodeiak eta euria ekarriko du ipar partera.

Goizak aurrera egin ahala hodeitza handituz joango da, motel egongo da eta euria egingo du, bereziki Kantauri isurialdean. Araba eta Nafarroa erdi eta hegoaldean urdinguneak eta ostarteak tartekatuko dira.

Goizetik aurrera ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da, arratsaldean barnealdean bizi ibiliko da, eta tenperaturaren beherakada nabarituko dugu. Hiriburuetan, Baionan 16 gradu espero dira gutxienez eta 22 gehienez, Bilbon 17 gutxienez eta 22 gehienez, Donostian 16 gutxienez eta 23 gehienez, Gasteizen 13 gutxienez eta 24 gehienez eta Iruñean 16 gutxienez eta 26 gehienez.

BALORAZIOA

Itsasbazterrean, goizaldean mendebal/hego-mendebaldeko haizea ibiliko da 2-3ko indarrarekin, eta goizean goiz ipar-mendebaldera egingo du 3koarekin eta 4ko tarteekin; goizaldean itsaso kizkurra eragingo du, eta goizetik aurrera itsaskirria, itsaskiko guneekin.

Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bateko inguruko olatuak altxatuko ditu, eta goizean igoz joango da eta egunaren erdiko orduetan 1,5 m inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgora 13:30ean izango da, eta itsasbehereak 06:59an eta 19:37an. Uraren tenperatura 23 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.

"Goizaldean zerua goi-hodeien tarteekin egongo da; goizean hodeiak ugaritu egingo dira eta arratsalde-gau partean hodeitsu edo oso hodeitsu geratuko da Kantauri isurialdean, gainontzekoetan tarteka hodeitsu.

Goizetik aurrera euri txikia egingo du, bereziki Kantauri isurialdean, bertako zenbait tokitan euria ertaina izan daiteke, bereziki goizean. Norabide aldakorreko haize ahul-bizia ibiliko da, goizaldean mendebal/hego-mendebaldetik finkatuko da eta goizean goiz ipar-mendebaldera aldatuko da; arratsaldean eta barnealdean iparraldekoa nagusituko da, bolada gogor batzuekin. Tenperatura gutxi jaitsiko dira".