Gasteizko Udaleko gobernu bilerak onetsi du Charging Together eta Iberdrola enpresei esleitzea bide publikoan ibilgailuentzako karga elektrikoko gune berriak instalatzeko bost kokalekuren herri jabariko emakida.
Hain zuzen, Gasteizko Udaletik jakinarazi dutenez, Iberdrolak zortzi ibilgailurentzako lau zutabe instalatuko ditu Barazar Mendatea, Bernal Diaz de Luko eta Aguraingo Taldea kaleetako eta Zaramaga plazako aparkalekuetan. Era berean, Charging Together konpainiak bi ibilgailu kargatzeko gune bat egokituko du Kantabrikoa hiribideko aparkalekuan.
Elektrolinera berriak instalatzeko espazio publiko horiek erabiltzeko, enpresa esleipendunek 9.192 euroko kanona ordaindu beharko diote urtero Gasteizko Udalari lehenengo kasuan, eta 9.840 eurokoa bigarrenean.
Gaur egun, Gasteizek karga elektrikoko 120 gune baino gehiago ditu, eta horiei titulartasun pribatukoak gehitu behar zaizkie, hau da, garaje, gasolindegi, supermerkatu edo merkataritza azalera handietan daudenak.
BESTE DATU BATZUK
Tecnalia ikerketa zentroak SPRI Taldearen laguntzarekin antolatutako CyberIndustry biltzarra egingo da asteartean eta asteazkenean, ekainaren 17an eta 18an, Bilboko Azkuna Zentroan, eta 200 enpresatako 320 aditu baino gehiago bilduko ditu "eskaintza teknologiko espezializatua eta sektore estrategikoen eskakizun zehatzak lotzeko".
Antolatzaileek adierazi dutenez, zibersegurtasuna funtsezko teknologia bihurtu da Euskadin, bertako sektore estrategikoak gero eta digitalizatuagoak eta konektatuagoak daudelako.