Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, ostiralean, maiatzaren 30ean, aldaketak espero dira. Goizaldean oskarbi egongo da, baina goizean hodei batzuk agertuko dira, erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak, eta nahiz eta probabilitatea oso txikia izan, ez da baztertzen tantaren bat egitea.

Arratsaldean ezegonkortasuna handitu egingo da, bero-hodeiak garatuko dira eta zaparradak botako ditu; ez da baztertzen trumoitsuak izatea.

Haizeak hegoaldetik joko du hasieran, baina goizean mendebal/ipar-mendebaldera egingo du kostaldean. Arratsaldean haizea zakartu egingo da eta barnealdera hedatuko da. Haizearen norabide aldaketa goiztiarrak kostaldean, tenperaturan aldaketa handirik ez izatea ekarriko du; barnealdean, aldiz, pixka bat igoko dira maximoak.

Hiriburuetan, Baionan 16 gradu espero dira gutxienez eta 31 gehienez, Bilbon 18 gutxienez eta 29 gehienez, Donostian 16 gutxienez eta 28 gehienez, Gasteizen 12 gutxienez eta 33 gehienez eta Iruñean 14 gutxienez eta 33 gehienez.

Itsasbazterrean hego-osagaiko haizea ibiliko da 3ko indarrarekin, goizean mendebal/ipar-mendebaldera egingo du, eta arratsaldean zakartu egingo da, 3-4ko indarrarekin eta 5eko tarteekin; itsaso kizkurra eragingo du, eta egunaren bigarren partean itsaskirria edo itsaskia, itsaski handiko guneekin.

Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 07:47an eta 20:04an izango dira, eta itsasbehera 13:44an. Uraren tenperatura 17 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.