Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, larunbat honetan, maiatzaren 31n, hodeiak ugaritu egingo dira, bereziki ipar partean, eta tenperaturak behera egingo du.

Kantauri isurialdean, bereziki kostaldetik gertu, behe-hodeiak ugariak izango dira eta giroa motel samarra izango da, baina eguerdi aldera baliteke hodei-geruza zertxobait saretzea. Gainontzeko tokietan eguzki giroak jarraipena izango du; arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira eta baliteke han-hemenka zaparrada trumoitsuren bat botatzea, bereziki hegoaldean.

BALORAZIOA

hala, eta ildo horretatik jarraituz, Euskalmetetik jakinarazi dutenez, Ipar-mendebaldeko eta iparraldeko haizea ibiliko da, eta eguneko tenperaturak behera egingo du, baina, halere, barnealdean oraindik bero puntu bat igarriko dugu. Hiriburuetan, Baionan 17 gradu espero dira gutxienez eta 22 gehienez, Bilbon 18 gutxienez eta 24 gehienez, Donostian 16 gutxienez eta 24 gehienez, Gasteizen 13 gutxienez eta 28 gehienez eta Iruñean 14 gutxienez eta 31 gehienez.

Itsasbazterrean mendebaldeko haizea ibiliko da 3ko indarrarekin, goizean ipar-mendebaldera egingo du, eta arratsaldean tarteka iparraldetik sartuko da; itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 08:39an eta 20:57an izango dira, eta itsasbehereak 02:22an eta 14:35ean. Uraren tenperatura 17 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da, ondorioztatu dute azkenik Euskalmetetik prentsa-ohar baten bitartez.