Bizikletak doan konpontzeko 15 geltoki finkoko sarea dauka Gasteizek
Gasteizek bizikletak doan konpontzeko 15 geltoki finkoko sarea dauka astelehen honetatik hiriko gizarte etxe eta kiroldegien kanpoaldean, 'Vitoria-Gasteiz Hobetuz' programari esker
Gasteizek bizikletak doan konpontzeko 15 geltoki finkoko sarea dauka astelehen honetatik hiriko gizarte etxe eta kiroldegien kanpoaldean, Vitoria-Gasteiz Hobetuz programari esker.
Ildo horretan, Miren Fernandez de Landa Gasteizko Udaleko Gobernu Irekiko eta Gizarte Etxeetako zinegotziak azken hilabeteetan abiatuko den 'Hobetuz' programaren hurrengo edizioan parte hartzera animatu ditu gasteiztarrak.
"Frogatuta dago programa honekin herritarren proiektuak errealitate bihurtzen direla eta udal zerbitzuen kalitatea hobetzen laguntzen dutela. Pozik gaude horregatik, eta argi eta garbi gure bizitza hobetzen duten eta errazago egiten diguten proposamenak egiten jarraitzera gonbidatzen dugu", adierazi du zerbitzu berriaren aurkezpenean.
"Ekimena aspalditik dago martxan Salburua gizarte etxean, eta harrera ona du. Horregatik, sare osoan jarriko da martxan, eta, aurreikuspenen arabera, asko erabiliko da"
Bizikletak doan konpontzeko geltoki finkoen proiektua 'Hobetuz' programaren laugarren edizioan herritarrek erabakitako proiektuen artean dago, eta pertsona batek modu indibidualean aurkeztu zuen. Geltokiek konponketa errazak egiteko eta hirian dauden milaka bizikletak mantentzeko behar den guztia dute.
BALORAZIOA
"Ekimena aspalditik dago martxan Salburua gizarte etxean, eta harrera ona du. Horregatik, sare osoan jarriko da martxan, eta, aurreikuspenen arabera, asko erabiliko da".
"Zerbitzu honen bidezn, bizikleten mantentze egokia sustatzen da, eta horrek segurtasun handiagoa emate die bizikletaren erabiltzaileei, eta horren erabilera sustatzen du", azaldu du Gobernu Irekiko eta Gizarte Etxeetako zinegotziak, ondorioztatu dute Gasteizko Udaletik prentsa-ohar baten bitartez.
Temas
Más en Gasteiz
-
The Bost se despide de Vitoria-Gasteiz tras no encontrar profesionales "en condiciones"
-
Una pelea entre jóvenes acaba con uno de ellos herido de un navajazo en el parque del Norte
-
"Hace falta una propuesta en condiciones, seria, que permita avanzar de verdad", pide Artolazabal a la empresa encargada de jardines
-
Altxa Burua Araba consolida su red con representantes en todo su territorio histórico