Dozenaka ekitaldi izango dira ostegunean Euskaraldiaren hasierarekin batera
Euskaraldiaren laugarren edizioa hasiko da ostegunean, maiatzaren 15ean, eta, abiatzearekin batera, dozenaka ekitaldi izango dira egun horretan bertan Euskal Herri osoan zehar. Ekitaldi nagusiak Donostian, Iruñean, Getxon, Gasteizen, Bilbon eta Baionan izango dira, antolatzaileek jakinarazi dutenez.
Euskaraldia maiatzaren 25era arte egingo da, Elkar mugituz egingo dugu lelopean eta Euskal Herri osoko milaka lagunek euren hizkuntza ohiturak aldatu eta euskaraz gehiago eta erosoago egiteko saiakera egingo dute 11 egunetan.
Euskaraldia hasi dela ospatzeko, dozenaka ekitaldi antolatu dira Euskal Herriko txoko askotan ostegunean. Guztietan irakurriko da testu bateratu bat, eta denek batera jarriko dute Euskaraldiko txapa, 19:00etan
EUSKARAREN ALDE
"Belarriprest eta ahobiziek, gutxienez aste eta erdian, lehen hitzak euskaraz egiteko ahalegina egingo dute, eta elkarrizketa elebidunak ugarituko dira, han eta hemen. Belarriprestak eroso esango dio parean duenari berarekin euskaraz hitz egiteko, eta ahal duen guztietan berak ere euskaraz egingo du. Txapa jantzita ibiliko gara 11 egunetan, kalean, lanean eta aisialdian euskaraz erosoago aritzeko", esan dute.
Bada, Euskaraldia hasi dela ospatzeko, dozenaka ekitaldi antolatu dira Euskal Herriko txoko askotan ostegunean. Guztietan irakurriko da testu bateratu bat, eta denek batera jarriko dute Euskaraldiko txapa, 19:00etan.
Hortik aurrera, dantza, musika eta ikuskizunak izango dira Euskal Herriko hiri eta herrietan. Ekitaldi nagusiak Donostian, Iruñean, Getxon, Gasteizen, Bilbon eta Baionan izango dira.
Bestalde,
Temas
Más en Gasteiz
-
La familia del joven muerto en la sala Mitika pide sanciones para sus propietarios y para quienes contrataron la seguridad
-
Vitoria-Gasteiz, las mejores burgers de España llegan a Mendizabala
-
Vitoria aprueba un nuevo plan de mejora del alumbrado público
-
El #JAZZ se incorpora al lugar más fotografiado de Vitoria