Gasteizko Udaltzaingoak salaketak sarean izapidetzeko sistema berria abiatuko du otsailaren 10etik
Gasteizko Udaltzaingoak salaketak sarean izapidetzeko sistema berria jarriko du martxan otsailaren 10etik aurrera, herritarrek denbora irabazteko eta joan-etorriak ekiditeko, etxetik egin ahal izango baitituzte salaketak klik gutxi batzuekin, ordutegi mugarik gabe.
Cesar Fernandez de Landa Gasteizko Udaleko Segurtasuneko zinegotziak sistemaren aurkezpenean azaldu duenez, "salaketa funtsezko tresna da delituen aurka borrokatzeko, eta salaketa jartzeko ematen ditugun erraztasun guztien ondorioz, eraginkorragoak gara borroka horretan".
"Datorren astean, sareko salaketen zerbitzu berria izango dugu erabilgarri, herritarrentzat erosoagoa, irisgarriagoa eta arinagoa, itxaron beharrik gabe eta 24 orduz operatiboa. Gainera, zerbitzuak poliziaren lanaren kudeaketa optimizatuko du eta udaltzainak lan operatiboetan zentra daitezke", adierazi du.
Bada, sistema berriari esker, hainbat delitu gertaera salatu ahal izango dira, hala bola dokumentazioa edo gauzak dituen diru zorroa galdu edo ebatsi izana, dokumentazioa edo gauzak galdu edo ebatsi izana, lapurreta ibilgailu barrutik, ibilgailuen ebasketa edo lapurreta, kalteak, bizikleta, patinetea edo telefonoa ebastea, iruzurra eta beste ebasketa mota batzuk. Ezingo dira salatu indarkeria fisikoarekin edo larderiaz egindako gertaerak edo egilea identifikatuta dagoen jazoerak.
Salaketa sarean izapidetzeko nahikoa izango da Gasteizko Udalaren webgunean dagoen Udaltzaingoaren atalera sartzea edo nabigatzailean www.vitoria-gasteiz.org/udaltzaingoa helbidea sartzea. Sartutakoan, izapidetzeen eremura jo eta Salaketa judiziala aurkeztu Gasteizko Udaltzaingoan estekan egin behar da klik. Atal horretan salaketak egiteko bi bide daude: alde batetik, aurrez aurrekoa, eta bestetik, sarekoa, eta hor egin beharko da klik.
Temas
Más en Gasteiz
-
La plantilla de Enviser decide seguir con la huelga
-
'Giza Eskubideak eta Sorkuntza Artistikoa' deialdira proiektuak aurkezteko epea ireki du Gasteizko Udalak
-
Los 403 paneles solares de la estación de buses de Vitoria solo cubren el 6% del gasto de energía
-
El Ayuntamiento de Vitoria condena el crimen machista en Haro de una vecina de la ciudad