Geu Gasteiz Euskalduna irabazi asmorik gabeko elkartea da. 1992. urtean sortu zen Gasteizen euskararen erabilera sustatzeko eta euskaldun eta euskaltzaleen komunitatea trinkotzeko asmoarekin. Gaur egun 800 bazkidetik gora ditu eta lan boluntarioa egiten duten pertsonez gain soldatapeko zortzi langile ditu.

Batzar Orokorrean aukeratuak diren zortzi kidek osatutako Talde Dinamizatzaile bat arduratzen da elkartearen urteroko ibilbidea landu eta norabidea markatzeaz.

Azken urteotan GEU elkartearen tamaina nabarmen handitu da; eta horrekin batera, elkartearen egitura sendotzea lortu da. Egitasmo berriak jarri dira martxan eta arlo ezberdinetan aritu da lanean: hedabideak, kultura, aisialdia, mintza praktika, etab…Urte hauetan guztietan elkarlana izan da lanerako oinarrietako bat.

Euskararen egoera

Euskaren egunean, bertatik baloratu dutenez, “gaur gauzko euskara bidegurutze batean aurkitzen da”. Hala, azken urteetan familia askok euskara ikastea lortu dute, eta, beraz, euskararen ezagutza asko hazi da, haien balorazioaren arabera. Euskararen erabileraren ezagutza handitze hori hainbat faktorek eragin dute, Geutik baloratzen dutenez.

Lehenik eta behin, familien eta gizarte osoaren asmoari eta ahaleginari, euskara ikasteko ahalegina egin baitute, hainbat arrazoirengatik... Kontua da datuek erakusten dutela hizkuntzaren ezagutzak gora egin duela azken urteetan, eta elkarte honek positibotzat jotzen du hori.

Bestalde, eskolan eredu euskaldunaren alde egin duten eskola eta familiak ere kontuan hartzen dituzte elkartetik, horrela haurrek euskalduntzen ari direlako.

Gasteiz gero eta hiri euskaldunagoa bihurtzeko lan horretan Geu Elkarteak lan handia du atzean, oso elkarte aktiboa baita borroka horretan. Izan ere, nabarmendu behar da hainbat programa aktibo dituela helburu horrekin. Adibidez, batzuk aipatzearren: Igandeak Jai, Udalekuak, Familia Irteerak eta Lantegiak, besteak beste.

Igandeak jai

Normalean hileko azken igandean antolatzen diren saioak dira. Bi orduko iraupena izaten dute, 17.30-19.30 bitartean, bi ataletan banatuta. Saioaren lehen orduan haur eta gaztetxoentzako kultur emanaldi bat eskaintzen da (ipuin kontaketa, marrazkilariak, antzerkia, magia, zirkua, dantza eta abar) eta bigarren orduan, haur eta gaztetxoekin batera guraso eta familia kideek parte hartu dezaten tailer edota jolasak antolatzen dira (betiere hezitzaileek dinamizatuta).

Saioak modu ibiltarian antolatzen dira eta hilabetero Gasteizko auzo ezberdin batean egiten dira, bertako eskola, gizarte etxe, auzo elkarte edo antzekoren batean, auzo horretako eragileekin elkarlanean: guraso elkarteak, auzo elkarteak, eskolak eta abar.

Udalekuak, aldiz, 11–12 urteko umeei euskarazko komunikazio, sozializazio eta hizkuntza transmisiorako espazio ludikoak dira. Autonomia pertsonala, elkarbizitza eta zenbait balio sendotzeko tresna gisa, artea eta sormena erabiltzen direlarik. Lantegiei dagokionez, GEU elkartean familientzako lantegiak antolatzen dituzte hezkuntza zentroetako Guraso Elkarteekin elkarlanean, Guraso erdaldunak edota euskara gutxi dakiten gurasoei zuzendutakoak.

Hezkuntza formalean egiteko lantegiak ere badituzte, Lingolang kasu. Ikastetxeetako hizkuntza-aniztasuna islatzea bilatzen duten saioak dira, hizkuntza horiek ezagutzera emanaz eta hiztunei aitortza eginaz. Ikastetxeei eta gurasoei aniztasuna lantzen laguntzeko tresna bat da.