Gasteizko Batailaren Monumentuaren egungo egoera zein den jakiteko azterketa zientifikoa hasi dute
Azterketaren kostua 18.030 eurokoa izango da
Aste honetan hasi da Andre Maria Zuriaren plazako Gasteizko Batailaren Monumentuaren egungo egoera zein den jakiteko azterketa zientifikoa. Azterketak abuztuaren 23ra arte iraungo du, eta 18.030,40 euroko kostua izango du. Egun horietan, Petrak (enpresa esleipenduna) beharrezko egiaztapenak egin eta laginak in situ hartuko ditu.
Sonia Díaz de Corcuera Kultura eta Hezkuntza zinegotziak adierazi duenez, “obraren kontserbazio-egoera eta narriaduraren arrazoi nagusiak zehaztuko ditu azterlan honek, eta tresna nagusia izango da monumentuaren kontserbazio-zaharberritze zientifiko integralerako proposamena egiteko behar diren erabakiak hartzeko”. Gainera, zaharberritu ondoren monumentua mantentzeko plana egingo da.
Lanak hainbat jarduera eremu izango ditu. Lehenengo fasean, monumentua kokatuta dagoen tokian, Andre Maria Zuriaren plazan, datuak hartu eta probak egingo dituzte. Ondoren, dagozkion laborategietan jasotako laginak aztertuko dira, eta bulegoko lana egingo da enpresa esleipendunaren instalazioetan. Era berean, enpresaren, Gasteizko Udaleko teknikarien eta Arabako Foru Aldundiko Zaharberritze Zerbitzuko Zuzendaritza Teknikoaren arteko harremana egongo da une oro, obrari buruzko informazio osagarria biltzeko, elkarlanerako sistema eta formatua erabiliz.
Monumentu-eskultura tamaina handiko obra da, 1813ko Gasteizko bataila omentzeko helburuarekin egindakoa. Oinarri karratua eta piramide forma oso luzea ditu.
Oinarria, lehen solairuko multzo eskultorikoa eta eusten dion egitura guztia hareharriz eginda daude. Bigarren solairuan, brontzezko multzo eskultorikoak inguratzen du harria, eta monumentuaren errematean brontzezko beste multzo eskultoriko bat dago.
Temas
Más en Gasteiz
-
Los niños ucranianos se despiden de sus vacaciones en Álava
-
Abierto el plazo para solicitar el nuevo distintivo OTA para gremios y profesionales autónomos
-
El obispo de Vitoria cree que Vox "pagaría caro" en las urnas "un ataque" a la Iglesia
-
‘Ikas Vital’ oferta cerca de 1.900 plazas para el nuevo curso con 29 actividades para todas las edades