Tokiko Gobernu Batzordeak Basaldea Enpresa Agroekologikoen Zentroaren erakusketa-gunea kudeatzeko kontratua Hortireg S Coop Pequeña enpresari. Hura arduratuko da hurrengo 2 urteotan Udalaren ekipamendu hori dinamizatzeaz eta, horretarako, 58.398,94 euro (BEZa barne) jasoko ditu.
Basaldea nekazaritza-ustiategi bat da eta erein daitekeen 1.500 metro koadroko lursaila, 11ra arte ugaritu daitezkeen 6 baratze eta negutegietarako espazioa ditu.
Ekintzaileei zuzendutako nekazaritza ekologikoko ustiategi berriak sortzeko nekazaritza-inkubagailu bat da
Ekintzaileei zuzendutako nekazaritza ekologikoko ustiategi berriak sortzeko nekazaritza-inkubagailu bat da. Horren bidez, haien esku lursailak, ekipamenduak eta azpiegitura komunak jarriko ditugu. Hazitegi honen bidez, Vitoria-Gasteizen ekintzailetzaren alde egiten dugun apustua indartuko dugu eta, zehatzago esanda, lehen sektorean”, adierazi du Ekonomia Sustapen, Enplegu, Merkataritza eta Turismoaren zinegotzi María Nanclaresek.
Enpresa esleipenduna lurra prestatzearekin, laborantzen plangintzarekin eta horiek mantentzearekin lotutako lanez arduratuko da, metodologia biointentsibo birsortzailea aplikatuz, produkzioan espazioa mantentzeko eta metodo horren gakoak ikastea ahalbidetzeko.
Era berean, erakusketa-guneko nekazaritza-produkzioa merkaturatzearekin lotutako lanak garatuko ditu, bilketatik hasi eta salmentaraino, nekazaritza-eredu horren bideragarritasun produktiboa eta ekonomikoa erakusteko baliagarria izango den metodo trazagarri bati jarraituz.
Bestalde, nekazaritza birsortzaile biointentsiboari buruzko prestakuntza- eta dibulgazio-jarduerak ere antolatuko ditu, ereduaren produkzio- eta merkataritza-prozesuak ulertzen laguntzeko.
“Basaldesa nekazaritza birsortzaile biointentsiboaren prestakuntza- eta dibulgazio-erreferente bihurtuko dugu”, azpimarratu du Nanclaresek.