Hasi da Enrique Arrate Gamarraren ‘Atea’ lana zaharberritzeko bigarren fasea
Lehen fasean, lanaren zaharberritze integrala egin zen eta oinarrian zapata bat jartzeko berriro ere esku hartu beharra zegoela ikusi zuten
Aste honetan hasi dituzte Enrique Arrate Gamarraren ‘Atea’ obra zaharberritzeko bigarren faseko lanak eta gutxi gorabehera hilabete bateko iraupena izango dute. Hondora ez dadin, obraren azpian jarriko den zapata bat eraikitzeko lanak izango dira. Lanetarako aurrekontua 6.889,92 eurokoa da.
Lehen fasean, 2023ko martxoan amaitua, obraren zaharberritze integrala egin zuten, eta orduan jabetu ziren bigarren esku-hartze bat egin beharra zegoela. Izan ere, 4.500 kg-ko lan hori pixkanaka lurrean hondoratzen joan da eta okertu egin da. Horregatik, beharrezkotzat jo dute oinarri bat egitea, gero lana horren gainean behar bezala jartzeko.
‘Atea’
‘Atea’ 1993an Arabako Odol Emaileen Elkarteak sustatutako lehiaketa baten baitan Enrique Arrate Gamarrak egindako lana da. Lana 2006an jarri zuten gaur egun kokatuta dagoen tokian, Gernikako Estatutuaren kalean, Urrezko Zeledonen plazan.
Burdinez eta hormigoiz eginda dago eta 200x160x70 cm-ko neurria du.
Bestalde, Hezkuntza Zerbitzuak Vitoria-Gasteizko 20224ko Hezkuntza Egoerari buruzko txostena aurkeztu du. Ezaugarri horiek dituen hirugarren ikerlana izango da, 2015ekoaren eta 2018koaren ondoren.
Aurkezpenean izan dira José Francisco Lukas, Alaitz Santos eta Luis Lizasoain, ikerketaren arduradunak, eta Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia fakultateko Hezkuntzako Ikerkuntza eta Diagnosi Metodoak Saileko kideak.
Azterlana prestatzen parte hartu duten beste batzuk dira Iñaki Iurrebaso eta Karin Van der Worp, Sail horretako ikerketa-taldeko kideak; eta Olaia Jiménez Mondragon Unibertsitatekoa.