Síguenos en redes sociales:

Gastu energetikoa finantzatzeko pentsiodunentzako dirulaguntzen deialdi berria

Prestazio ekonomikoa pobrezia energetikoaren egoerak ekiditeko baliabide urriak dituzten pertsonei zuzenduta dago

Gastu energetikoa finantzatzeko pentsiodunentzako dirulaguntzen deialdi berriaUtzita

Tokiko Gobernu Batzordeak gaur onartu du baliabide ekonomiko urriak dituzten pentsiodunen gastu energetikoa finantzatzeko dirulaguntzen deialdi berria. Aurrekontuko 20.000 euroak 2023ko uztailaren 1etik abenduaren 31era ohiko etxebizitzan izandako elektrizitatearen, gasaren edo beste erregai batzuen gastuetara bideratuko dira, baita komunitateko gastuetara ere berogailua barne hartzen badute.

Dirulaguntzaren zenbatekoa diruz lagun daitekeen aldiaren hilabeteetan zehar izandako gastu energetikoaren zenbateko justifikagarriaren araberakoa izango da, eta gehienez ere 300 euro emango dira. Dirulaguntza horiek jasotzeko eskatzaileek bete beharreko baldintzak honako hauek dira:

  • Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) jasotzea, pentsiodunen osagarriaren modalitatean.
  • Eskaera aurkezten den datan Gasteizen erroldatuta egotea eta azken 10 urteotan erroldan 5 urtez egon izana. Urte horietako batek, gutxienez, jarraitua eta justu eskaeraren aurrekoa izan beharko du.
  • Ohiko etxebizitzarekin lotutako elektrizitatearen, gasaren edo beste erregai batzuen fakturak ordaintzea.
  • Bonu sozialaren eskaera egin izana.

Eskaerak aurkezteko epea 2 hilabetekoa izango da, deialdia ALHAON argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Raimundo Ruiz de Escudero Gizarte Politiken zinegotziak honakoa adierazi du: “Gizarte Politiken Sailetik behar sozialei erantzuten diegu eta, zehazki, energia-hornikuntzaren etengabeko sarbidea bermatzen dugu. Horregatik, pobrezia energetikoa ekiditeko dirulaguntza ekonomikoen deialdi honekin aurrera jarraituko dugu”.