Tokiko Gobernu Batzarrak Euskara Zerbitzuak bultzatutako hainbat espediente onartu ditu gaur goizean. Ildo horretan, nabarmentzekoa da euskara ikasteko Gasteizko herritarrentzako laguntzen deialdia, 2022-2023 ikasturtera begira. Deialdi honen guztizko zenbatekoa 150.000 eurokoa da. Laguntzetan aurrez aurreko ikastaroak eta autoikaskuntzako ikastaroak sartzen dira, HABEk aitortutako ikastetxeetan, Gasteizko Udalak adierazi duenez.

Hala, eta ildo horretatik jarraituz, Udalak jakitera eman duenez, eta era berean, "Tinko elkartearekin ere hitzarmen bat sustatzea onartu du Gobernu Batzarrak, zinemaren arloan euskara sustatzeko helburuarekin. 2006az geroztik, Tinkok euskarazko proiekzioak programatzen ditu Euskadiko hiru probintzietan, Euskara zine aretoetara proiektuaren bidez", Udalak azaldu duenez gaur goizean prentsa-ohar baten bitartez. Saioak eskola-orduetan izaten dira, eta ikastetxeen bitartez bideratzen da programa; elkarteak material didaktikoa eskaintzen die ikastetxeei, ikasgeletan lantzeko. Udalak 10.500 euro jarriko ditu datorren ikasturterako.

Azkenik, "Geu Elkartearekin hitzarmen bat sinatuko da 2023-2024 aldian Euskeraldiaren hurrengo edizioari begira egin beharreko lana garatzeko. Horretarako 50.000 euro jarriko ditu Udalak", ondorioztatu dute bertako kideek.

GEU Gasteiz Euskalduna irabazi asmorik gabeko elkartea da. 1992. urtean sortu zen Gasteizen euskararen erabilera sustatzeko eta euskaldun eta euskaltzaleen komunitatea trinkotzeko asmoarekin. Gaur egun 800 bazkidetik gora ditu eta lan boluntarioa egiten duten pertsonez gain soldatapeko zortzi langile ditu. Batzar Orokorrean aukeratuak diren zortzi kidek osatutako Talde Dinamizatzaile bat arduratzen da elkartearen urteroko ibilbidea landu eta norabidea markatzeaz.

GEU elkartearen Talde Dinamizatzailea kide hauek osatzen dute gaur gaurkoz: Irati Iciar Madinabeitia (Lehendakaria), Eñaut Iraeta Aranbarri (Idazkaria), Rober Gutierrez Mateos (Diruzaina), Ane de la Presa Urturi, Elena Lopez de Lacalle Martinez de Antoñana, Manolo Martinez Fernandez, Unai Achaerandio Ortiz de Murua.

GEU elkartearen Lan Taldea kide hauek osatzen dute gaur gaurkoz: Nefer Olaizola Balboa, Idoia Lopez de Lacalle Ruiz, Ander Solozabal Kortabarria, Azaitz Unanue Goikoetxea, Nerea Hernandez Herran eta Dorleta Martinez de Albeniz Perez.