Bai Araban, bai Euskadin, herritarrek, sendagileek eta erakundeek emakumeei gehien erasotzen dieten minbizietako baten aurkako borrokan jarraitzen dute, bularreko minbiziaren aurka, hain zuzen ere. Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila ere buru-belarri ari da borroka horretan, eta Osakidetzak lanean jarraitzen du bularreko minbizia goiz detektatzeko, emakumeen biziraupena eta bizi-kalitatea hobetzeko, Gotzone Sagarduy Osasun sailburuak atzo azaldu zuenez.

Txagorritxu ospitaleko kanpoaldeko artxiboko-irudia. | ARGAZKIA: A.B.

Horrela, beste behin ere, Gotzone Sagarduy sailburuak atzo azpimarratu zuen lanean jarraitu behar dela eta garaiz atzematearen aldeko apustua egin behar dela gaixotasun hori garaiz tratatzeko, bularreko minbizia baita emakumeengan gehien agertzen den tumore mota. Hain zuzen, pazienteen bizi-kalitatea hobetzeko, Osakidetzak Bularretako Minbizia Goiz Detektatzeko Programa jarri zuen martxan duela 27 urte. Horri esker, 11.700 minbizi baino gehiago detektatu ahal izan dira denbora horretan egindako hiru milioi mamografia baino gehiagotan. “Detektatutako minbizi-kasu gehienak, zorionez, fase goiztiarretan izan dira, tratamendu eraginkorragoak eta ez hain erasokorrak egiteko aukera emanez”, azaldu zuten Eusko Jaurlaritzatik. “Detekzio-programak harrera ona izan du Euskadiko emakumeen artean urteetan zehar, eta programaren hartzaile diren biztanleen ia % 80k egin ditu probak. Gaur egun, programan parte hartzeko gonbidapena 50 eta 69 urte bitarteko emakumeei egiten zaie, baita bularreko minbizia jasan duten lehen mailako senitartekoak (ama, alaba, ahizpa) dituzten 40-49 urtekoei ere. Proba bi bularretan mamografiak egitean datza, eta bi urtean behin errepikatzen da. Emaitzak gutun bidez ematen dira, batez beste sei eguneko epean”, erantsi zuten. Datu zehatzagoetan, iaz bakarrik, programak 687 minbizi kasu berri detektatu zituen. Horietatik 95 Araban, 370 Bizkaian eta 222 Gipuzkoan. Ildo horretatik, nabarmentzekoa da detekzio-tasa handiena dela programa Euskadin ezartzea aurreikusi zenetik, iturri berberek azpimarratu zutenez.

Bestalde, “pandemiaren ondorioz proben erritmoa moteldu duten segurtasun eta distantzia sozialeko neurriak hartu behar izan diren arren, gaur egun Osakidetzak jarduera aurre-pandemikoari berriro ekitea lortu du. Hala, 2022an eta urtarriletik irailera 129.738 emakume gonbidatu dituzte proba egitera, pandemiaren aurreko 2019ko aldi berean gonbidatu zituzten 126.603 lagun baino zertxobait gehiago. Gaur egun, gainera, talka-plan bat egiten ari dira, aurki emakume gazteenak probak egitera gonbidatzeko. Emakumeek gonbidapenak jasotzen dituztenean mamografia-unitateetara joaten jarraitzera animatzen ditu Osakidetzak, prebentzio goiztiarra faktore erabakigarria baita oraindik gaixotasun horri aurre egiteko”, gogorarazi zuten Eusko Jaurlari-tzako Osasun Sailetik.

Osakidetzako Bularreko Minbizia Goiz Detektatzeko Programak, gaur egun, kudeaketa-unitate bat, hamaika baheketa-unitate, zazpi balorazio-unitate eta erreferentziako sei ospitale ditu, eta bertako Bularreko Batzordeek, astero egiten dituzten saio klinikoetan, jarraibide diagnostiko-terapeutikoak eta lesio susmagarrien jarraipena ezartzen dituzte eta diziplina anitzeko profesionalen taldeek gidatuta. “Talde horiek zerbitzurik onena eta arreta integrala eskain-tzen dute, tumore bakoitzaren ezaugarrietara (doikuntza-medikuntza) eta emakume bakoitzaren baldintzetara eta zirkunstantzietara (pertsonalizazio-medikuntza) egokituta”.

Material berria

Azkenik, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak atzo ere Eusko Jaurlaritzak bularreko minbizia goiz detektatzeko egin dituen azken erosketei buruz hitz egin nahi izan zuen. Ildo horretatik, zehaztu zuen Osakidetzak hamalau mamografo berri erosi dituela, aurten jarriko direnak (ba-tzuk dagoeneko instalatuta daude). Ekipo berriek tomosintesia dute, mamografia digitalaren 3Dko forma aurreratu bat, irudi zehatzagoa lortzeko aukera ematen duena, “minbizi gehiago detektatuz”. Guztira, 4,9 milioi euroko inbertsioa egin da. Hamalau aparatu berri horietatik bat Txagorritxun jarriko da eta beste bat Santiagon. Gainerakoak Bizkaiko eta Gipuzkoako ospitaleetan jarriko dira, sailburuak atzo esan zuenez. l

Xehetasunez

27 urte. Gotzone Sagarduy sailburuak atzo azpimarratu zuen lanean jarraitu behar dela eta garaiz atzematearen aldeko apustua egin behar dela gaixotasun hori garaiz tratatzeko, bularreko minbizia baita emakumeengan gehien agertzen den tumore mota. Hain zuzen, pazienteen bizi-kalitatea hobetzeko, Osakidetzak Bularretako Minbizia Goiz Detekta-tzeko Programa jarri zuen martxan duela 27 urte. 11.700 minbizi baino gehiago detektatu ahal dira denbora horretan egindako hiru milioi mamografia baino gehiagotan.

Esaldia. “Detektatutako minbizi-kasu gehienak, zorionez, fase goiztiarretan izan dira, tratamendu eraginkorragoak eta ez hain erasokorrak egiteko aukera emanez”, azaldu zuten Eusko Jaurlari-tzatik. “Detekzio-programak harrera ona izan du Euskadiko emakumeen artean urteetan zehar, eta programaren hartzaile diren biztanleen ia %80k egin ditu probak. Gaur egun, programan parte hartzeko gonbidapena 50 eta 69 urte bitarteko emakumeei egiten zaie, baita bularreko minbizia jasan duten lehen mailako senitartekoak (ama, alaba, ahizpa) dituzten 40-49 urtekoei ere.

Taldea. Osakidetzako Bularreko Minbizia Goiz Detektatzeko Programak kudeaketa-unitate bat, hamaika baheketa-unitate, zazpi balorazio-unitate eta erreferen-tziako sei ospitale ditu, eta bertako Bularreko Batzordeek, astero egiten dituzten saio klinikoetan, jarraibide diagnostiko-terapeutikoak eta lesio susmagarrien jarraipena ezartzen dituzte; diziplina anitzeko profesionalen taldeek gidatuta.