Síguenos en redes sociales:

EAEko 2027rako aurrekontu orokorren jarraibide ekonomikoak onartu ditu Jaurlaritzak

2027ko aurrekontuak bat etorri behar du XIII. legealdiko helburu nagusiekin eta bost ardatz estrategikoren inguruan egituratuko da

EAEko 2027rako aurrekontu orokorren jarraibide ekonomikoak onartu ditu JaurlaritzakUtzitakoa

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 2027. urterako aurrekontu orokorrak egiteko oinarria izango diren jarraibide ekonomikoak onetsi ditu astearte honetan Eusko Jaurlaritzako gobernu kontseiluak, eta horrela, formalki hasi da aurrekontu prozesuari, urte amaieran bukatuko dena Eusko Legebiltzarrean Aurrekontuen Legea onartuz.

Noël d'Anjou Ogasun eta Finantzetako sailburuak gopbernu bileraren osteko prentsaurrekoan azaldu duenez, "Eusko Jaurlaritzaren helburu nagusia da ongizate estatua sendotuko duten, hazkunde ekonomikoa bultzatuko duten eta finantza egonkortasunari eutsiko dioten kontu publikoak diseinatzea, ziurgabetasun geopolitikoa eta ekonomikoa nagusi den nazioarteko testuinguruan".

Bada, jarraibideek ezarri dutenez, 2027ko aurrekontuak bat etorri behar du XIII. legealdiko helburu nagusiekin eta bost ardatz estrategikoren inguruan egituratuko da: pertsonak politika publikoen erdigunean, hazkunde ekonomikoa eta ongizatea, eraldaketa energetikoa eta jasangarritasuna, bizikidetza, memoria eta giza eskubideak eta autogobernua eta nazioarteko proiekzioa indartzea.

Bestalde, Jaurlaritzako arduradunek iragarri dute EAEko ekonomiak %1,9eko hazkundea izango duela 2026an eta %1,6koa 2027an, Europako ekonomia nagusien moderazioaren ildo beretik.

Era berean, enpleguak aurrera egiten jarraituko du, erritmo txikiagoan bada ere, eta 2026an %1,0 eta 2027an %0,7 inguru haztea aurreikusi dute, hau da, 17.000 lanpostu berri. Azkenik, langabezia tasa maila txikietan mantenduko da datorren urtean, %6,2 inguruan.