Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Kontsumo Prezioen Indizea (KPI) %1,1 gehitu da martxoan aurreko hilaren aldean, eta horrela, urteko tasa %3,4koa da eta prezioak %1,2 igo dira 2026. urteko lehenbiziko hiruhilekoan, INE estatistika erakundeak astearte honetan argitaratu dituen datuen arabera.

Sektoreka, otsailarekin alderatuta, prezioak %7,9 igo dira jantzi eta oinetakoetan, %0,1 altzari eta etxeko artikuluetan, %0,3 osasunean, %4,3 garraioan, %0,2 informazio eta komunikazioetan, %1,5 aisialdi, kirol eta kultur jardueretan, %1,3 jantoki eta ostatuetan, %0,4 aseguru eta finantza zerbitzuetan eta %0,1 norbere zainketa eta besteetan. Aitzitik, prezioak %0,5 jaitsi dira elikagai eta alkoholik gabeko edarietan eta %0,3na alkoholdun edari eta tabakoan eta etxebizitzan; hezkuntza zerbitzuetan ez zuten aldaketarik izan (%0,0).

Urte arteko bilakaerari dagokionez (2026ko martxoa 2025ekoarekin alderatuta), prezioak talde guztietan gehitu dira, jantzi eta oinetakoetan (-%0,1) eta informazio eta komunikazioetan (-%0,4) izan ezik. Horrela, prezioak %3,6 igo dira elikagai eta alkoholik gabeko edarietan, %4,1 alkoholdun edari eta tabakoan, %2,6 etxebizitzan, %0,5 altzari eta etxeko artikuluetan, %1,8 osasunean, %5,2 garraioan, %2,4 aisialdi, kirol eta kultur jardueretan, %2,2 hezkuntza zerbitzuetan, %5,5 jantoki eta ostatuetan, %4,0 aseguru eta finantza zerbitzuetan eta %2,2 norbere zainketa eta besteetan.

Azkenik, urteko lehen hiruhilekoan, KPIk gora egin du elikagai eta alkoholik gabeko edarietan (%0,9), alkoholdun edari eta tabakoan (%2,5), etxebizitzan (%0,7), osasunean (%0,9), garraioan (%4,0), informazio eta komunikazioetan (%1,6), jantoki eta ostatuetan (%2,8), aseguru eta finantza zerbitzuetan (%1,4) eta norbere zaintza eta besteetan (%1,9), ez da aldatu hezkunta zerbitzuetan (%0,0), eta behera egin du jantzi eta oinetakoetan (-%8,4), altzari eta etxeko artikuluetan (-%0,1) eta aisialdi, kirol eta kultur jardueretan (%2,0).