Salmentak %2,5 gehitu dira Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) txikizkako merkataritzaren sektorean 2025eko lehen hiruhilekoan, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, eta %2,3 gasolindegiak kontuan izan gabe, egutegiaren eraginak kenduta eta prezio finkoetan, Eustat euskal estatistika erakundearen datuen arabera.
Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, berriz, dagozkion urtaro ondorioak kenduta, EAEko txikizkako merkataritzaren salmenten indizea %0,4 igo da urteko lehen hiruhilekoan.
Prezio finkoetako salmentak %3,4, %1,1 eta %4,7 gehitu dira elikaduran, gainerako produktuetan eta automobilgintzarako erregaiaren sektorean iazko hiruhileko beraren aldean, hurrenez hurren.
Aurreko hiruhilekoaren aldean, aldiz, urtaroen eragina kenduta eta prezio finkoetan, automobilgintzarako erregaiaren salmentek %5,0ko hazkundea izan dute, eta elikagaien eta gainerako produktuen salmentak %0,3 eta %1,0 jaitsi dira, hurrenez hurren.
SEKTOREKA
Elikaduraren sektorean %3,4 hazi dira salmentak 2024ko lehen hiruhilekoaren aldean, hala elikaduran, edarietan eta tabakoan espezializatutako merkataritzan (fruta dendak, harategiak, arrandegiak eta abar), nola elikagaiak, edariak eta tabakoa nagusi diren merkataritza ez-espezializatuan ere (batez ere supermerkatuak eta hipermerkatuak).
Gainerako produktuen salmentei dagokienez, pertsonen ekipamenduan espezializatutako sektorean salmentek ez dute aldaketarik izan urte batetik bestera (arropa, oinetakoak, produktu kosmetikoak edo higienekoak), eta etxeko ekipamenduan espezializatutako sektorean, aldiz, %2,9 gehitu dira (etxetresna elektrikoak, altzariak eta telekomunikazio ekipoak barne).
Lurraldeka, 2025eko lehen hiruhilekoko txikizkako merkataritzaren salmenten indizeak urte arteko igoera izan du hiruretan: Araban %3,5 igo da
Kontsumoko beste ondasunetan espezializatutako sektorean %4,1 hazi dira salmentak (besteak beste, kirol-gaiak, jokoak edo jostailuak), eta gainerako produktuak nagusi diren establezimendu ez-espezializatuetan %3,0 jaitsi (korrespondentzia edo Internet).
Lurraldeka, 2025eko lehen hiruhilekoko txikizkako merkataritzaren salmenten indizeak urte arteko igoera izan du hiruretan: Araban %3,5 igo da, Gipuzkoan %2,7 eta Bizkaian %2,1. Aurreko hiruhilekoaren aldean, salmenten bilakaera positiboa izan da Araban eta Gipuzkoan, %1,3 eta %0,5 igota, hurrenez hurren, baina negatiboa Bizkaian, %0,1 jaitsita.
Azkenik, EAEko txikizkako merkataritzaren sektoreko landunen kopurua ez da aldatu 2025eko lehen hiruhilekoan aurreko urteko lehen hiruhilekoaren aldean, eta 2024ko laugarren hiruhilekoaren aldean, berriz, enpleguak %0,2 egin du behera.