Eustaten datuen arabera, 2024ko uztailean Euskal AEko landa-ostatuetan sarrerak aurreko urteko hil berarekin alderatuta % 2,5 handitu dira eta ostatu-gauak % 0,2. Uztailean sarrerak 24.041 izan dira eta 73.311 ostatu-gau erregistratu dira.
Aurreko urteko uztailarekin alderatuta % 7,2 handitu ondoren, atzerritar jatorrikoen sarrerak Euskal AEko landa-ostatuetan 2024ko uztailean izandako sarrera guztien % 31,6 izan dira. Ostatu-gauen kasuan, bestalde, atzerritar jatorrikoenak guztizkoaren % 29,0 izan dira, aurreko urteko hilabete beraren aldean % 1,4 handitu ondoren.
Lurralde historikoen arabera, sarrerak % 16,7 igo dira Araban eta % 3,2 Gipuzkoan; Bizkaian, berriz, % 4,8 jaitsi dira. Ostatu-gauen kasuan, Gipuzkoan % 1,3 jaitsi dira, eta Bizkaian % 8,4; Araban, berriz, % 31,8 igo dira.
Beste datu batzuk
Euskal AEn mota horretako establezimenduetan batez besteko egonaldia 3,05 egunekoa izan da uztailean, 2023ko hil berean izandako 3,12 eguneko batez besteko egonaldia baino laburragoa. Batez besteko egonaldia bidaiariek gaua igarotzen duten establezimenduetan batez beste ematen duten egun kopuruari dagokio, eta ez Euskal AEn ematen duten egonaldi osoaren iraupenari.
Plazen eta logelen okupazio-mailek urte batetik bestera ehuneko 0,6 eta 1,3 puntu egin dute gora, hurrenez hurren; plazen arabera neurtuta % 50,7an kokatuz eta logelen arabera neurtuta % 56,0n.
Lurralde historikoen arabera, sarrerak % 16,7 igo dira Araban eta % 3,2 Gipuzkoan; Bizkaian, berriz, % 4,8 jaitsi dira
Apartamentu turistikoei dagokienez, 2024ko uztailean 26.778 sarrera izan dira guztira; horren ondorioz, 79.955 ostatu-gau izan dira. Zifra horiek aurreko urteko uztailean erregistratutakoekin alderatuz gero, % 9,6 igo dira sarrerak eta % 9,4 ostatu-gauak.
Apartamentu turistiko esaten zaio blokearen edo multzoaren modalitatean kudeatzen duen ustiapeneko enpresa-unitate baten ardurapean eskaintzen den ostatu-unitate bakoitzari. Ez dira epigrafe honetan sartzen turismo-erabilerako etxebizitzak, arrazoi turistikoengatik aldi baterako eskaintzen, merkaturatzen edo lagatzen diren etxebizitza partikularrak.