Kontsumo Prezioen Indizeak (KPI) %0,8ko igoera izan du apirilean Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) aurreko hilaren aldean, eta horrela, prezioak %3,5 gehitu dira azken 12 hilabeteetan eta %2,2 urtarriletik apirilera bitartean, INE estatistika erakundeak astearte honetan jakinarazi dituen datuen arabera.

Prezioak sektore guztietan igo dira apirilean aurreko hilaren aldean, aisia eta kulturan (-%0,7) eta hezkuntzan (%0,0) izan ezik. Horrela, prezioek %0,5 egin dute gora elikagai eta alkoholik gabeko edarietan, %0,1 alkoholdun edari eta tabakoan, %7,5 jantzi eta oinetakoetan, %0,7 etxebizitzan, %0,2 tresnerian, %0,6na medikuntzan eta garraioan, %0,1 komunikazioetan, %1,5 hotel, kafe eta jantokietan eta %0,3 besteetan.

Halaber, 2024ko urtarriletik apirilera arteko aldian, prezioak jantzi eta oinetakoetan soilik jaitsi dira (-%2,3), gainerakoetan igo egin diren bitartean: %1,9 elikagai eta alkoholik gabeko edarietan, %5,2 alkoholdun edari eta tabakoan, %5,6 etxebizitzan, %0,7 tresnerian, %2,2 medikuntzan, %2,9 garraioan, %1,9 komunikazioetan, %0,1na aisia eta kulturan eta hezkuntzan, %2,8 hotel, kafe eta jantokietan eta %1,7 besteetan.

Azken 12 hilabeteetan, prezioak %0,1 jaitsi dira komunikazioetan, eta gainerako sektoreetan gora egin dute: %5,4 elikagai eta alkoholik gabeko edarietan, %3,4 alkoholdun edari eta tabakoan, %1,7 jantzi eta oinetakoetan, %4,0 etxebizitzan, %1,5 tresnerian, %3,4 medikuntzan, %2,9 garraioan, %2,0 aisia eta kulturan, %2,2 hezkuntzan, %4,2 hotel, kafe eta jantokietan eta %3,1 besteetan.