Eustaten datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoetan, Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentak %2,9 gutxitu dira 2024ko urtarrilean, aurreko urteko hil beraren aldean.

2023ko abenduarekin alderatuta, dagozkion urtaro-ondorioak kenduta, prezio finkoko salmentak %0,1 igo dira urtarrilean. Elikaduraren sektorean, prezio finkoko salmentak %0,2 hazi dira hilabete artean. Gainerako produktuen sektorean, aldiz, salmentak %0,2 jaitsi dira aurreko hilaren aldean.

Urte arteko terminoetan, 2024ko urtarrila eta 2023ko urtarrila, prezio finkoko salmenten bilakaera negatiboa izan da bai Elikaduran, %1,5eko jaitsiera izan baitu, bai Gainerako produktuetan, %5,1ekoa.

2024ko urtarrilean, azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek urte arteko emaitza negatiboak izan dituzte hiru lurraldeetan. Hala, Bizkaiko salmentak, prezio finkoetan eta lan-egutegi homogeneoan, %3,4 jaitsi dira, Araban %2,5 eta Gipuzkoan %2,1.

2023ko abenduaren aldean, hau da, hilabete arteko terminoetan, salmentak %0,5 igo dira Gipuzkoan, finko mantendu dira Bizkaian eta %0,6 jaitsi dira Araban.

Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako langileen kopurua %1,7 igo da 2023ko urtarrilaren aldean. Hil artean, langileen indizeak %0,1 egin du gora.

Bestalde, Eustaten datuen arabera, 2023. urte osoan, azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek %0,2ko hazkunde metatua izan dute. Elikaduraren sektorean, salmentek %0,5 egin dute gora, eta Gainerako produktuek %0,3 egin dute atzera.

2023ko abenduan, Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek %0,3ko jaitsiera izan dute, aurreko urteko hil beraren aldean, prezio konstanteetan eta lan-egutegiko baldintza homogeneoetan. Aurreko hilaren, 2023ko azaroaren aldean, eta dagozkion urtaro-ondorioak kenduta, prezio finkoko salmentak %0,5 jaitsi dira abenduan.