Jaurlaritzak 600 milioi baino gehiagoko ETEentzako Laguntza Plana onartu du Euskadiko enpresa-sarearen lehiakortasuna hobetzeko
Eusko Jaurlaritzak ITSASERTZA Euskadiko Larrialdi Plan Berezia aktibatu du alerta fasean, itsasoaren kutsadurari aurre egiteko
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politiketako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren bileraren osteko prentsaurrekoan Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarekin eta Gotzone Sagardui, Osasuneko sailburuarekin batera.
Arantxa Tapia sailburuak berriz, Gobernuak aste honetan onartu duen 2024ko ETEentzako Laguntza Planaren berri eman du. Ezegonkortasun egoeraren aurrean, aurten Enpresen Laguntza Plana inoiz baino lehenago kaleratu da Euskadiko enpresa-sarearen lehiakortasuna hobetzen jarraitzeko helburuarekin eta 562,2 milioi euroko zuzkidura eta 80 programa baino gehiago ditu. Plan berriak 600 milioitik gorako aurrekontua izango du, kluster sektorialen jarduera finantzatu eta laguntzeari lotutako gainerako tresnak kontuan hartuta, azaldu dutenez.
Gauzak horrela, enpresek laguntzen katalogo xehatua izango dute aldez aurretik, programa bakoitzari dagokion dokumentazioa prestatu ahal izateko. Laguntza-plan honek www.euskadi.eus eta www.spri.eus webguneetan eskuragarri dagoen katalogo digital izango du, eta, era berean, interesa duten enpresa guztiek jaso ahal izateko paperezko katalogo bat ere argitaratuko da. Katalogo honek modu erraz eta praktikoan jasotzen ditu laguntza edo zerbitzu bakoitzaren izena, 2024ko deialdiaren zenbatekoa, haren deskribapena eta helburua, nori zuzenduta dagoen, noiz argitaratuko den laguntza (gutxi gora behera), Jaurlaritzaren Zuzendaritza edota horren ardura duen sozietatea, eta web esteka bat laguntzaren eskaera egiteko eta laguntzari dagokion araudia eta informazio guztia kontsultatu ahal izateko.
Sailburuak azaldu duenez, Planaren aurrekontuaren % 49,3k I+G+B ekimenak lehenesten ditu, % 30ek deskarbonizazioa, eta inbertsio berrietarako, enplegua sortzeko eta nazioartekotzeko laguntzak ere aurreikusten ditu. Indartu egin dira, baita ere, landa-eremuen eta itsasertzaren garapen ekonomikoari laguntzeko ekimenak, bai eta lehen sektorearen belaunaldi-erreleboa bermatzeko ere.
Arantxa Tapia sailburuak zuzentzen duen Sailak deialdi batzuk aldez aurretik ireki ditu, interesa duten enpresek izapideak bizkortu ahal izan ditzaten. Zabaldutako programen artean, ekonomikoki oso garrantzitsuak diren hainbat ekimen daude, hala nola Elkartek (44 M), Hazitek (92,5 M) eta Gauzatu industria (28 M) programak.
Temas
Más en Economía
-
La plantilla del Gobierno vasco podrá reanudar el sistema de teletrabajo a partir de enero
-
Euskadi consigue un 40% más de potencia eléctrica para su industria
-
El Gobierno español eleva al 2,7% su previsión de crecimiento económico para 2025
-
Las organizaciones de pilotos reclaman ayudas públicas para democratizar el acceso a la profesión