"Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Legea otsailean onartzea espero dugu. Legerik onena izateko lan egin dugu"
Tapia: "Hobetzeko ekarpenak jaso dira, eta legea babes zabalarekin onartzea espero dugu"
Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak gaurkotasuna aztertu du, Radio Euskadin egindako elkarrizketan. Beste gai batzuen artean, honako hauek baloratu ditu:
Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Legea. "Oso aurreratuta dago ponentziaren lana. Uste dugu hilabete barru ponentzia prest izan dezakegula, irizpena eginda eta osoko bilkurara bidalita, bertan onar dadin. Hilabete barru onartzea posible izango dela uste dut. Lan handia egin dugu, Jaurlaritzak eta talde parlamentarioek, legerik onena izateko. Lege horrek klima-aldaketaren eta trantsizio energetikoaren aurrean aukera emango du Euskadin etorkizun hobeari heltzeko pertsonak kontuan hartuta. Otsailean onartuko delakoan nago. Espero dut oposizioarekin akordio batzuk lortzea. Aztertuko ditugu bidalitako zuzenketa guztiak, asko eta testua hobetzeko izan direnak".
Itsaso Gorrian gertatutakoaz eta hornidura-arazoez. "Itsasontziak ez badoaz Suezko kanaletik, eta bidaia luzeagoa egin behar badute, pleitak garestitu egiten dira, eta hornidurak iristeko denbora gehiago behar izaten dute eta garestiagoak izaten dira. Pandemian horixe bera bizi izan genuen. Horrek zailtasunak eta ziurgabetasuna sortzen ditu gure enpresetan. Ez da egoera ideala, baina irtenbideak bilatu behar dira ".
Horregatik, Eusko Jaurlaritzak enpresa txiki eta ertainentzako laguntza-programa bat jarriko du abian urte hasieratik, enpresekin lankidetzan aritzeko. Helburua da inbertsio berriak erraztea, teknologia ezartzeko, efizientzia edo jasangarritasun energetikorako inbertsioak egiteko eta enplegua sortzeko. Lehenbailehen egin behar dugu; bihar aurkeztuko dugu aurtengo laguntza plana, gure funtsekin eratuta 600 milioi dauzkana.
Temas
Más en Economía
-
La plantilla del Gobierno vasco podrá reanudar el sistema de teletrabajo a partir de enero
-
Euskadi consigue un 40% más de potencia eléctrica para su industria
-
El Gobierno español eleva al 2,7% su previsión de crecimiento económico para 2025
-
Las organizaciones de pilotos reclaman ayudas públicas para democratizar el acceso a la profesión