Síguenos en redes sociales:

Esportazioen prezioak %13,7 igo dira Euskal Autonomia Erkidegoan

Inportazioen prezioek %12,7 egin dute gora

Esportazioen prezioak %13,7 igo dira Euskal Autonomia ErkidegoanMVR

2023ko hirugarren hiruhilekoan, esportazioen prezioak %13,7 igo dira 2022ko hiruhileko beraren aldean, Eustatek landutako datuen arabera. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuz gero, %0,5eko gorakada izan da.

Inportazioen prezioek joera bera izan dute; izan ere, %12,7 igo dira urtetik urtera, eta %1,3 2023ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta

Esportazio “energetikoen” prezioak %16,4 igo dira aurreko urtearen aldean, eta “ez-energetikoenak” %13,9. Aurreko hiruhilekoaren aldean, ondasun “energetikoen” prezioak %3,1 igo dira, eta “ez-energetikoenak” %0,4.

Inportazioen kasuan, produktu “energetikoen” prezioen indizeak %16,6 egin du gora, urtetik urterako tasan, eta “ez-energetikoenak” %11,5. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, prezio “energetikoak” %2,1 igo dira, eta “ez-energetikoak” %0,8.

Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, Kontsumo-ondasunen (%11,4), Bitarteko ondasunen (%15,2) eta Kapital-ondasunen (%10,5) esportazioen prezioek gora egin dute aurreko urtearen aldean. 2023ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, garestitu egin dira hiru sektoreak: Kontsumo-ondasunak %0,1 hazi dira, Bitarteko ondasunak %0,2, eta Kapital-ondasunak %2,1.

Inportazioak aztertuta, agerian geratzen da hazkundea orokorra izan dela urtetik urterako konparazioan, Kapital-ondasunak (%14,3), Bitarteko ondasunak (%13,3) eta Kontsumo-ondasunak (%5,5) hazi baitira. Hiruilekoen arteko alderaketan, igo egin dira Bitarteko ondasunak (%1,7) eta Kapital-ondasunak (%0,3); hala ere, Kontsumo-ondasunek behera egin dute (%1,7).

Esportazioen xede diren eremu ekonomikoak kontuan hartuta, prezioek goranzko joera erakusten dute aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. Eurogunean %8,3 egin dute gora, EBn %9,8, ELGAn %12,0 eta munduko gainerako herrialdeetan %23,5.

2023ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, batetik, joera nabarmen moteldu da munduko gainerako herrialdeetan, %5,5eko hazkundea izan baitute; bestetik, beheranzkoa bilakatu da gainerako eremuetan: ELGAn prezioek %0,5 egin dute behera, EBn %1,1 eta eurozonan %1,8.