Síguenos en redes sociales:

Eraikuntzaren kostuak % 0,5 igo dira Euskal AEn 2023ko azaroan

Eraikuntzaren kostuak % 0,5 igo dira Euskal AEn 2023ko azaroanEP

Eustaten datuen arabera, eraikuntzaren kostuen indizea % 0,5 igo da Euskal AEn 2023ko azaroan, aurreko hilarekin alderatuta. 2022ko hil berarekin alderatuta, kostuak % 3,9 igo dira.

Eraikingintzako kostuak % 0,4 igo dira, eta Obra Zibilekoak, berriz, % 0,7. 2022ko azaroarekin alderatuta, prezioak % 3,9 igo dira Eraikingintzan, eta % 3,7 Obra Zibilean.

Aurreko hilarekin (2023ko urriarekin) alderatuta, lehengaien kostuak % 0,4 igo dira, eta eskulanaren kostuek, berriz, ez dute aldaketarik izan. Urtetik urtera, lehengaien kostua % 4,4 igo da, eta eskulanaren kostua, berriz, % 2,1.

Lehengaien kostua % 0,5 igo da hiletik hilera Eraikingintzaren sektorean, eta % 0,9 Obra Zibilean. Urtetik urterako bilakaeran, Eraikingintzako lehengaien kostuak % 4,5 igo dira, eta Obra Zibileko lehengaienak, berriz, % 4,1.

Eraikuntzaren sektorean kontsumitutako lehengaien prezioek honako azpisektore hauetan izan dituzte igoerarik handienak 2023ko azaroan, 2022ko azaroarekin alderatuta: Mineral ez-metalezkoak (% 11,6), Kautxua eta plastikoa (% 10,4) eta Altzarien fabrikazioa (% 6,3). Bestetik, sektoreko lehengaiak diren produktuak produzitzen dituzten azpisektore nagusi hauetan jaitsi dira prezioak: Energia elektrikoa eta gasa (% 25,8ko jaitsiera), Petrolioa fintzea (% 13,2ko jaitsiera) eta Industria kimikoa (% 6,6ko jaitsiera).

Bestalde,  eraikuntzaren kostuen indizea % 0,3 jaitsi da Euskal AEn 2023ko urrian, aurreko hilabetearekin alderatuta. 2022ko hilabete berarekin alderatuta, kostuak % 3,6 igo dira.

Eraikingintzako kostuak % 0,4 jaitsi dira, eta Obra Zibilekoek, berriz, ez dute aldaketarik izan. 2022ko urriarekin alderatuta, prezioak % 3,8 igo dira Eraikingintzan, eta % 2,9 Obra Zibilean.