Industria-prezioak % 0,8 jaitsi dira 2023ko azaroan
2022ko azaroarekin alderatuta, industria-prezioak % 4,2 jaitsi dira
Eustaten datuen arabera, Euskal AEko industria-prezioak % 0,8 jaitsi dira 2023ko azaroan, aurreko hilarekin alderatuta. Industria-prezioen azken hamabi hilabeteetako aldakuntza jasotzen duen azaroko urtetik urterako tasa % 4,2 jaitsi da.
Azterketa zehatzago batek agerian uzten duenez, 2023ko azaroan beren prezioetan aurreko hilarekin alderatuta jaitsierarik handienak izan dituzten sektoreak Koke-lantegiak eta petrolio-fintzea (% 7,1ko jaitsiera) eta Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 1,3ko jaitsiera) izan dira. Beren prezioetan hiletik hilera igoerarik handienak izan dituzten sektoreak, berriz, Erauzketa-industriak (% 2,9ko igoera) eta Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza (% 0,7ko igoera) izan dira.
Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraikiz, Energiaren prezioak % 4,7 jaitsi dira 2023ko urriarekin alderatuta. Kontsumo-ondasunen prezioak, berriz, % 0,5 igo dira, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioen % 0,5eko igoeraren eta Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioen % 0,4ko igoeraren ondorioz. Bestalde, Bitarteko ondasunen prezioak % 0,3 igo dira, eta Ekipo-ondasunen prezioak, berriz, % 0,1.
Urtetik urtera, 2023ko azaroa 2022ko azaroarekin alderatuta, jaitsierarik handienak honako adar hauetan gertatu dira: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (-% 25,8), Koke-lantegiak eta petrolio-fintzea (-% 13,2) eta Industria kimikoa (-% 6,6). Urtetik urtera prezioetan igoerarik handienak izan dituzten adarrak, berriz, honako hauek izan dira: Erauzketa-industriak (% 11,6), Kautxua, plastikoa eta beste produktu mineral ez-metaliko batzuk (% 8,9) eta Ura (% 8,2).
Temas
Más en Economía
-
Euskadi propone ayudas excepcionales por la crisis arancelaria y reforzar en la UE salvaguardas comerciales
-
El Gobierno vasco impulsa un HUB de Industrialización de la Vivienda y anuncia un certificado oficial para 2026
-
Euskadi reduce su brecha salarial de género al 12,81% en 2023, cuatro puntos desde 2022 y casi diez respecto a 2018
-
EH Bildu pide celeridad para que Vitoria pueda limitar los precios del alquiler