AMVISAk -Aguas Municipales de Vitoria-Gasteiz S.A.- 7,9 milioi euroko finantzazioa lortu du Europako funtsetatik Smart 2025 proiektua gauzatzeko. Proiektu horren helburua da Arabako hiriburuko uraren ziklo osoa digitalizatzea eta sozietatearen eraldaketa digitala jorratzea.
Maider Etxeberria alkateak iragarri du albiste ona udal politikako eztabaidaren lehen egunean, eta oso positiboki baloratu du Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak aurreratuko duen dirulaguntzaren esleipena, AMVISAri eta bere abonatuei eskaintzen dien zerbitzuari bultzada “handia” emateko balio izango duelako.
Smart 2025 proiektuak hainbat helburu estrategiko ditu, hala nola uraren ziklo osoaren eraldaketa digitala, zerbitzuaren kalitatea eta efizientzia hobetzea edo udal-enpresaren jarduerak ingurune naturalean duen inpaktua murriztea, besteak beste. Horretarako, azpiegiturak, konpetentziak eta teknologiak sustatzera bideratutako hainbat jarduera egingo ditu:
- Kontsumo-puntuetan teleirakurketa ezartzea.
- Banaketa-sarean kalitatea kontrolatzeko sistemak hedatzea.
- Isurien lokalizadoreak instalatzea.
- Banaketa-sarea sektoretan antolatzea.
- Komunikazioen sarea zabaltzea.
- Hiri-ingurunean eta landa-eremuan saneamendu-sistema digitalizatzeko prozesua amaitzea eta hobetzea.
- Araka eta Krispiñana instalazioetan berrikuntzak egitea.
- Eta abar.
Jarduketa horiek eta beste batzuk gauzatzeaz gain, Maider Etxebarria alkateak nabarmendu du digitalizatzeko proiektuak “ingurune naturaleko inpaktua murrizteko, karbono-aztarna murrizteko eta efizientzia energetikoa gutxienez % 10 hobetzeko” aukera emango diola AMIVISAri eta horrekin “berotegi-efektuko isurpenak murriztuko” direla.