2023ko bigarren hiruhilekoan, esportazioen prezioak % 12,3 igo dira 2022ko hiruhileko beraren aldean, Eustatek landutako datuen arabera. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuz gero, % 1,7ko gorakada izan da.

Inportazioen prezioek joera bera izan dute; izan ere, % 11,1 igo dira urtetik urtera, eta % 3,0 2023ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta.

Esportazio “energetikoen” prezioak % 9,5 igo dira aurreko urtearen aldean, eta “ez-energetikoenak” % 12,6. Aurreko hiruhilekoaren aldean, ondasun “energetikoen” prezioak % 0,3 igo dira, eta “ez-energetikoenak” % 1,7.

Inportazioen kasuan, produktu “energetikoen” prezioen indizeak % 5,4 egin du gora, urtetik urterako tasan, eta “ez-energetikoenak” % 12,6. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, prezio “energetikoak” % 9,8 igo dira, eta “ez-energetikoak” % 0,6.

Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, Kontsumo-ondasunen (% 14,3), Bitarteko ondasunen (% 13,7) eta Kapital-ondasunen (% 5,8) esportazioen prezioek gora egin dute aurreko urtearen aldean. 2023ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, garestitu egin dira hiru sektoreak: Bitarteko ondasunak %2,7 hazi dira, Kontsumo-ondasunak % 0,4 eta Kapital-ondasunak % 0,1.

Inportazioak aztertuta, agerian geratzen da hazkundea orokorra izan dela, bai urtetik urterako konparazioan, Kapital-ondasunak (% 15,7), Bitarteko ondasunak (% 11,1) eta Kontsumo-ondasunak hazi baitira (% 7,3), bai hiruhilekoen arteko alderaketan.

Esportazioen xede diren eremu ekonomikoak kontuan hartuta, prezioek goranzko joera erakusten dute eremu guztietan, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. ELGAn % 11,1 egin dute gora, EB-28n % 10,2, eurogunean % 8,9 eta munduko gainerako herrialdeetan % 20,3.

2023ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, joera errepikatu egiten da, baina askoz ere motelago: prezioak pixka bat igo dira eremu ekonomiko guztietan, batez ere munduko gainerako herrialdeetan (% 5,6); gainerako eremuetan igoera txikiagoa da: EB-28n eta ELGAn % 1,1eko hazkunde-tasa dute, eta eurogunean % 0,6koa.