The Adecco Group Institute-k, Adecco Taldearen ikasketa- eta dibulgazio-zentroak, Soldatei buruzko bederatzigarren urteko Adecco Monitorea egin du. Bertan, Lan Kostuari buruzko Hiruhileko Inkestaren eta Eurostaten datuetan oinarrituta, euskal batez besteko soldata aztertzen da, hainbat ikuspegitatik.

Soldatei buruzko definizioetatik, txosten honetan soldata arrunt gordinarena erabili da. Definizio horretan sartzen dira hileko erregulartasun ordainketak, kenkariak eta atxikipenak konputatu aurretik. Beraz, ez dira sartzen erregularrak ez diren ordainketa guztiak (aparteko pagak, aparteko orduak, atzerapenak, kalte-ordainak, etab.). eta hileko batez besteko datuak erabili dira. Hala, 2022an, euskal ekonomiaren batez besteko soldata hileko 2.099 eurokoa izan da, eta maximo historiko berria lortu du. Espainiako batez bestekoarekin alderatuta (1.822 euro), EAEko batez besteko soldata % 15,2 handiagoa da. Eurotan, bien arteko aldea 277 eurokoa izan zen, hau da, urtean 3.326 eurokoa. Alde horrek esan nahi du EAEko batez besteko soldatadun batek 10 hilabete baino gehixeago lan egin behar duela Espainiako batez besteko langile batek urte oso batean jasotzen duen gauza bera lortzeko, txosten horretan ondorioztatzen denez.

2022an, EAEko batez besteko soldata (2.099 euro/hil) % 2,4 igo zen aurreko urtearekin alderatuta (2.051 euro/hil). Gehikuntza hori hileko 49 euroko irabazia da, hau da, 583 euro urtean. Era berean, Espainia osoko batez besteko ordainsaria %4 igo zen 2021ekoarekin alderatuta. Beraz, azken urte honetan, euskal erkidegoko batez besteko soldata estatuko batez bestekoa baino gutxiago igo da (1,7 puntu portzentual gutxiago).