BILBO. Horrela, guztira, 1.290 etxebizitza salerosi ziren urteko lehen hilabetean. Haietako 983 erabilitako etxebizitzak izan ziren, hau da, urtebete lehenago baino %9,95 gehiago, eta 307 etxebizitza berriak, 2015ko urtarrilean baino %4,06 gutxiago.
Joan den urtarrilean izandako operazio guztien artetik, 1.064 etxebizitza libreko merkatuan egin ziren, urtebete lehenago baino %3,75 gehiago, eta 186 etxebizitza babestuen salerosketak izan ziren, iaz baino %24 gehiago.