Gomazko paleta

"Aurrean jokatzea eta errestoak ondo egitea da gehien gustatzen zaidana"

Mario Pereira, duela bi urte Galiziatik etorria, txapelketako kadete onena aukeratua izan da

07.10.2021 | 09:11

Mario Pereirak 13 urte ditu eta aurrelaria da haur mailan. Entrenatzailearen hitzetan, erreflexu onak ditu eta pilotari zartada ederrak ematen dizkio. Nafar erara jokatzen du, hau da, eskumuturreko kolpe on batekin eta aldakako bira on batekin. Horrela, pilotak ez du altuera hartzen, baina abiadura handia lortzen du.

Ezagutzen zenuen kirol hau Galiziatik iritsi aurretik?
Ez, ez nuen pilotarik ezagutzen. Igeriketa, boleibola eta taekwondoa ezagutzen nituen, baina euskal pilotari buruz ez nekien ezer. Alaik, orain palako laguna denak, egun batean jokatzera gonbidatu ninduen. Hasieran arraro samarra egin zitzaidan. Erreflexu asko behar ziren, eta lehen egunean pilotakada bat jaso nuen... Baina probatu ondoren, asko gustatu zitzaidan eta Alai eta biok berehala jokatzeko bikotea osatu genuen.

Zer gustatzen zaizu gehien palatik?
Jokalari moduan aurrean jokatzea eta errestoak ondo egitea da gehien gustatzen zaidana. Kirolari berari dagokionez, arauen argitasuna gustatzen zait. Partida bat jokatzen duzunean ez dute tarte handirik uzten jokaldia zuzena izan den ala ez eztabaidatzeko.

Gustura aritzen zara lehian?
Bai, ondo pasatzen dut lehian. Pandemia eta konfinamendua iritsi zirenean, kimu kategorian lehen postuan geunden –nire kategoria une hartan– eta ez genuen partida bakar bat ere galdu lehiaketa osoan.

Zer moduz entrenamenduetara eta lehiaketetara itzultzea?
Ondo. Astean bi egunetan en-trenatzen gara, baina tartetxo bat dugunean Alai eta biok piloteatzera hurbiltzen gara. Lehiara itzultzeari dagokionez, beso bat hautsi nuen udan, eta ezin izan dut %100ean jokatu. Izan ere, final-erdian irten behar izan nuen, 4-6 gindoazela.

noticias de noticiasdealava