Baskoniak eta Surne Bilbao Basketek Barakaldon jokatuko dute Euskal Kopako finala irailaren 25ean
Txapelketak "euskal saskibaloiaren erreferentzia" gisa duen garrantzia nabarmendu dute guztiek, baita Ezkerraldeko zaleei eliteko kirola hurbiltzeko aukera bat dela ere
Baskoniak eta Surne Bilbao Basketek Barakaldoko (Bizkaia) Lasesarre kiroldegiko pabiloian jokatuko dute 2025. urteko Euskal Kopako finala irailaren 25ean, 19:30ean hasita.
Amaia del Campo Barakaldoko alkatea, Luis Sautu Saskibaloiko Euskadiko Federazioko presidentea, Rafa Pueyo Surne Bilbao Basketeko kirol zuzendaria eta Felix Fernandez Baskoniako kirol zuzendaria izan dira aurkezpen agerraldian, besteak beste.
Txapelketak "euskal saskibaloiaren erreferentzia" gisa duen garrantzia nabarmendu dute guztiek, baita Ezkerraldeko zaleei eliteko kirola hurbiltzeko aukera bat dela ere.
"Barakaldorentzat harro egoteko modukoa da maila honetako ekitaldi bat hartzea, gure hiriak kirolarekin duen konpromisoa agerian uzten baitu", nabarmendu du Del Campok.
"Barakaldorentzat harro egoteko modukoa da maila honetako ekitaldi bat hartzea, gure hiriak kirolarekin duen konpromisoa agerian uzten baitu", nabarmendu du Del Campok
Sarrerak sarean eros daitezke esteka honen bidez: https://es.gestionentradas.com/proximos-eventos/?event_id=10.... 10 euroko prezioa dute aldez aurretik erosiz gero, eta 12 eurokoa partidaren egunean bertan erosten bada.
BESTE GAI BATZUK
Bestalde, Bilboko Orkestra Sinfonikoak (BOS) eta Bilboko Koral Elkarteak doako kontzertua eskainiko dute urriaren 4an Foru Jauregiaren 125. urteurrena ospatzeko ekitaldien baitan, Bilboko Kale Nagusian bertan, Leixuri Arrizabalaga Bizkaiko Aldundiaren bozeramaile eta Euskara, Kultura eta Kirol diptuatuak ostegun honetan iragarri duenez.
Mikel Fernandez zuzendari dela, eta Bizkaiko bi erakunde kultural historikoekin batera, Lorea Lopez sopranoa eta Aitor Garitano tenorea ere izango dira emanaldian, eta ordubete inguruko egitaraua interpretatuko dute.
Programak euskal konpositoreen lanak izango ditu ardatz, eta klasikoak entzun ahal izango dira, besteak beste, Jesus Guridiren 'El Caserío' edo 'Meiga', Charles Colinen 'Maitena' edota Jose Maria Usandizaga 'Mendi-Mendiyan'.
Arrizabalagak adierazi duenez, Bizkaiko Foru Aldundiak Foru Jauregiaren 125. urteurrena bizkaitarrekin batera ospatzeko jardueren egutegia betetzen jarraitzen du kontzertu honekin.
Kontzertua eraikinaren aurrean izango da, Kale Nagusian bertan, 20:00etan, eta 500 eserleku jarriko dira bertaratu nahi dutenentzat; aulkiak ordu erdi lehenagotik esleituko dira, guztiak bete arte.
Temas
Más en Deportes
-
“Urrutikoetxea es un referente y ha dejado huella”
-
El TAS amplía el plazo del laudo sobre la oficialidad de Euskal Selekzioa de pelota
-
Rosell y Bartomeu defienden que el contrato con Negreira fue una herencia y que asesoraba al club
-
El hijo de Negreira declara durante más de una hora por los presuntos pagos del Barça