Deportivo Alavesek akordioa lortu du Vigoko Celtarekin Manu Sanchezek talde gasteiztarrean utzita joka dezan 2025eko ekainera arte. Atletico Madrilen hezitako ezker hegalekoa Espainiak futbolean "proiekzio gehien duen jokalarietako bat" dela nabarmendu dute Alavesek.
Manuel Sanchez de la Peña (Madril, 2000) Atletico Madrilen harrobian hezitako futbolaria da.
Manuel Sanchez de la Peña (Madril, 2000) Atletico Madrilen harrobian hezitako futbolaria da. Klubean nabarmentzen joan zen 2019-2020 denboraldian lehen taldearekin debuta egin zuen arte. 2021-2022an Osasunara joan zen utzita, eta bertan hiru denboraldi "bikain" egin ondoren, Celtak fitxatu zuen. Azken denboraldian 28 partida eta 1.893 minutu jokatu ditu Galiziako taldearekin.
23 urterekin 112 norgehiagoka jokatu ditu Lehen Mailan, 16 asistentzia banatuz eta gol bat sartuz
23 urterekin 112 norgehiagoka jokatu ditu Lehen Mailan, 16 asistentzia banatuz eta gol bat sartuz. Gainera, iazko udako Europako Txapelketako sailkatze eta azken fasea jokatu zituen Espainiako 21 urtez azpiko selekzioarekin, eta azpitxapeldun izan zen Ingalaterraren aurka finalean galdu ondoren.
"Manu Sanchez Mendizorrotzera iritsi da bloke urdin-zuriari talentua, fidagarritasuna eta jariotasuna emateko, eta berehala jarriko da Luis Garcia Plazaren aginduetara"
"Manu Sanchez Mendizorrotzera iritsi da bloke urdin-zuriari talentua, fidagarritasuna eta jariotasuna emateko, eta berehala jarriko da Luis Garcia Plazaren aginduetara", adierazi dute Gasteizko taldetik.