Vitoria-Gasteiz Duatloiaren hirugarren edizioa urriaren 8an izango da, eta esprint distantziako Arabako txapelketa izango da, hau da, 5 kilometroko lasterketa oinez, 20 kilometroko segmentua bizikletaz eta 2,5 kilometro oinez. Proba La Blanca Atletismo Klubak eta Vital Fundazioak antolatu dute, Vitoria-Gasteizko Udalaren eta Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin.
Vitoria-Gasteiz Duatloiaren aurkezpen ofiziala Axier Urresti Vital Fundazioetako zuzendari exekutiboak, Mikel García klub antolatzaileko presidenteak, Ana del Val Kulturako eta Kiroleko foru diputatuak eta Ana López de Uralde Kiroleko eta Osasuneko zinegotziak egin dute.
Aurreko edizio bietan izandako arrakastaren ondoren; izan ere, federatu eta herrikoien artea ia 250 triatleta inguruk hartu zuten parte, proba txikiaz gain, hirugarren edizio honetan ez da aldaketarik izango.
Duatloia esprint distantzian izango da federatuentzat, hau da, 5 kilometro oinez, 20 kilometro bizikletaz eta 2,5 kilometro oinez eta Arabako txapelketa ere izango da. Proba herrikoian super esprint distantzia egingo dute, hau da, 2,5 km oinez, 13 kilometro bizikletaz eta 2,5 km oinez. Aurten kadete mailako federatuek ere parte hartu dezakete.
Izena emateak www.duatlonvitoriagasteiz.com webgunean egin daitezke. Prezioei dagokienez, 2022koei eutsi zaie: 10 € kadetea, 20 € herrikoia, 25 € federatua eta proba txikia doakoa da.
Erakundeak 200 dortsal gaituko ditu federatuentzat eta 200 herrikoientzat.
Ibilbideak
Oinezko lasterketak Buesa Arenako kupulan izango du irteera. Ondoren, Ataria aldera joko du, Salburura (BAKHen atzetik), Hezeguneen pasealekurantz biratuko du, Zurbanoko Aterantz, Buesa Arena pabilioia inguratuko da eta aparkalekura itzuliko da, berriro kupulara iristeko, eta bertan, trantsizioa egingo da. Guztira, 2,5 kilometro ditu ibilbideak.
Bizikletaz egiteko zirkuitua Buesa Arenako kupulatik abiatuko da, Zurbanoko Ateko azken biribilguneraino eta Zurbanoko errepidetik luzatuko da bidegurutzera iritsi gabe. Bertan, 180 graduko bira egingo du, eta Zurbano Atea errepidera itzuliko da, ibilbidea Bergara Ateko biribilguneraino luzatzeko, 180 graduko bira egingo du, Zurbanoko Atarira itzultzeko, Hezeguneetako ibilbideko biribilgunerantz. Deba Arroaren kalera iristean, ezkerretara egingo du Salburuako Bulebarretik, Martxoak 8 etorbideraino, eta 180 graduko bira egingo du Salburuako Bulebarretik itzultzeko eta Hezeguneen pasealekuan sartzeko. Eskuinera iristean, Zurbanoko Atera, zirkuituaren hasierara iritsiko da, eta guztira 6.700 kilometro izango ditu.