BILBO. Getxoko Udalaren eta Getxo Kirolak erakundearen laguntza duen lasterketak gizon zein emakumezkoen maila guztietan jokatzen den iraupen erdiko lasterketa herrikoia da, eta lasterkari arruntak zein federatuak aritu daitezke.
Antolakuntzako iturriek jakinarazi dutenez, lasterketa 11:40etik aurrera egingo da. Kategoria desberdinak tarteka aterako dira, txikienekin hasi eta gizonezkoen elite mailakoekin 12:50ean amaitu arte. Parte hartzaileek, beheko mailetakoak izan ezik, hau da, kadeteetatik federatuetara, lau itzuli eta erdi eman beharko dituzte Geltokia plaza eta Telletxe artean kokatutako zirkuitura, hots, guztira 1.609 metro (itzuli bakoitzak 353 metro ditu).
Antolatzaileek sari bereziak ezarri dituzte lasterketaren markak gainditzeagatik. Gainera, lasterketaren eraginez, Getxoko Udaltzaingoak zirkulazioa eten egingo du ibilgailuentzat, 11:00etatik 13:15era.
Milian parte hartzeko izena ematea doakoa da eta interesatuek izena, abizenak, jaiotze data, bizi diren udalerria eta kluba edo eskolaren izena eman beharko dituzte itxartu.itxartu@gmail.com posta elektronikora idatzitz edo Kantxa Kirol Moda (Torrene kalea) eta Gaztañaga Kirolak (Amezti kalea, 8) dendetan, osteguna arte, hilaren 17a arte (probaren egun berean ez da izen-ematerik onartuko).