BILBAO. 2015. urte honetarako Euskal Sup Race Zirkuituak, 6 proba izango ditu, 3 Bizkaian (Bilbao, Mundaka eta Gorliz) eta beste 3 Gipuzkoan (Hondarribia, Zarautz eta Deba).

Txapelketak herri bakoitzeko taldeek kudeatuko dituzte, eta honez gero, aipagarria da taldeek egindako esfortzua zirkuitua aurrera atera dadin. Eta baita Euskal Herriko Surf Federazioak emandako baldintzarik gabeko babesa eta beste bi herrialdeetako federazioak; Bizkaiko eta Gipuzkoako federazioak.

Zirkuituak maila desberdinak izango ditu, Sup Elite 14”, Sup Pro 12, 6”, Junior (14-17 urte), Amateur, eta zelan ez txikitxuentzako laisterketak ere.

Beste aldetik, modalitate nabarmenenak distantzia handiko laisterketak izango dira, laisterketa teknikoak (sprintak) hondartzako laisterketa (beach race), etab. Txapelketaz gain, beste ekintza batzuk ere izango dira, klinikak, erakusketak, taldeen arteko laisterketak, pusgarrien laisterketak?.

Izena eman nahi duten guztientzat Euskal Herriko Surf Federazioak informazio guztia argitaratuko du bere webgunean www.euskalsurf.com eta bere sare sare sozialetan.