Gasteiz. Hurrengo urteko eskolaz kanpoko kirol ekintzaberriei buruz jadanik pentsatzen ari dira, oraindik martxoan egon arren. “Hurrengo kurtsoanhiru gehiago ezarriko ditugu, artearekin lotua dagoen bat, musika txikientzateta kitarra", hitz egiten duenak Edurre Goikoetxea Vázquez da, eskolazkanpoko koordinatzaile nagusia.
Hori dela eta, Zabalganan gauzak bizkor doaz,Gasteizeko auzo honen azken bolada honetako hazkunde bezala. Zeren ikastetxe honiburuz berba egitea, Arabako hiriburuan dagoen ikastetxe gazteenari buruz berbaegitea delako. Orain dela ia zortzi urte, 2007ko irailan, ibilbideari ekin zioten,baina gaztea izan arren, ikastetxe honek hamar eskolaz kanpoko kirol ekintzaditu: xakea,euskal dantzak, irristaketa, eskubaloia, musika, karate, kirol anitza,dramatizazioa, psikomotrizitatea eta ingelesa.
Ikastetxean bertan eguneroko jarduera bezaladefendatzeko prest dauden ekintzak dira: eleaniztasuna (batez ere, euskarasustatzen gelatik at giro lasaian eta ikasleen denbora librean), gizarteplurala eta demokratiko baten balioak eta laikotasuna.
Bere hasieratik eskolaz kanpoko ekintzei garrantziberezia ematen dion ikastetxea da Zabalgana, izan ere, ikastetxean umeentzako praktikahauen abantaila guztiak ezagutzen dituzte. “Ekintza hauei esker neska-mutilek gelakoikaskidez gain, ikastetxeko beste neska-mutilekin harremanak izatea lortuditzakete eta eskolan ikasi eta txintxo egon baino gauza gehiago daudelanabaritzen dute: guztiak batera ondo pasatzea eta gainera, euskaraz”.
Txikien artean arrakasta handia hartzen ari direnmodalitateak? Edurre Goikoetxeak argi dauka: karate eta kirol anitza. Eta zifrek datu hauek baieztatzen dituzte: xakea (13 ikasle),euskal dantzak (31), irristaketa (26), eskubaloia (18), musika (19), karate(58), kirol anitza (48), dramatizazioa (16), psikomotrizitatea (41) etaingelesa (57). Aurten Zabalgana ikastetxean txikien artean berritasun gisaeskaini den ekintza eskubaloia izan da. “Aurten eskubaloia gehitu dugu eta egiaesanda, momentuz oso pozik gaude".
Mutil eta neskeen arteko parte-hartzea berdintzenduen balantzari dagokionez, Zabalganan “ekintzen arabera: eskubaloian mutilgehiago daude, baina neskek euskal dantzak nahiago dute, eta beste ekintzaknahiko orekatuta daude”. Dena den, Zabalganan eskolaz kanpoko kirolekintzen arrakasta bermatuta dagoela dirudi, batez ere, ikasle guztienparte-hartzea.