• Abesti bat: Victor Jararen 'Te recuerdo Amanda'
  • Musika talde bat: Glaukoma eta Doctor Deseo
  • Bakarlari bat: Victor Jara
  • Liburu bat: Uxue Alberdiren 'Jenisjoplin'
  • Artista bat: Lokatzenetik
  • Telesail bat: 'Goenkale'
  • Pelikula bat: 'Shutter Island'
  • Kultur espazio bat: Gaztetxeak. Bat aukeratzekotan, Oñatiko Antxiena Gaztetxia, bertan hazi nintzelako eta bertan izan nuelako lehenengo kontaktua gaztetxeekin.

Haritz Olaeta abeslari eta musikaria da. Beste hainbat estilotan aritu ondoren, gaur egun musika urbanoaren eraginak ere txertatzen ditu bere lanean. Etapa berri hori bereziki DOCE C taldearekin egiten duen proiektuan islatzen da. Bere proposamenean estilo desberdinen arteko nahasketa ageri da, baina beti ildo koherente bati eutsiz. Bere ibilbidean zehar, hainbat artistarekin elkarlanean aritu da. Besteak beste, IDOIA, XSakara, Liki Likatsu eta Monsieur leCreperekin kolaboratu du. Odei Barrosorekin ere egin du lan, baita Auzoko eta Raperu bilbotarrekin ere. Azken diskoa martxoaren 20an aurkeztu zuen, zeinak Gerraosteko irrintziak izena duen. Gaur egun, Haritz Jonbe ekoizlearekin lanean ari da, bere hurrengo etapa musikalaren garapenean. Beste proiektu bat abiatu du Jonberekin batera banda formatuan; proiektu horren lehen aurkezpena Bilborocken izango da, gaur, apirilak 18, Villasound lehiaketaren finalista baita proiuektua.