Maite duten pertsona baten suizidioak mindutako pertsonen elkartea da Biziraun. Eva Bilbao Garmendiak eta Agustin Erkizia Olaizolak 2016an sortu zuten elkartea, euren semea Joseba 2013an suizidioagatik hil ostean. “Hutsune bat zegoelako sortu genuen elkartea, ez genuelako hemen errealitate hau partekatzeko aukerarik ikusten. Familiei lagundu nahi genien”, esan du Erkiziak. Elkartean, besteak beste, sentsibilizazioan, prebentzioan eta suizidio bidezko galerak jasan dituzten pertsonei laguntzen aritzen dira. Iluntasunetik argitasunera dokumentalak suizidio bidez gertuko norbait galdu duten pertsonentzako itxaropenezko mezu bat zabaltzea du helburu. Erkiziaren, Iratxe Etxenike Sarrateren eta Begoña Vesga Allenderen lekuko-tzak jasotzen ditu dokumentalak. Etxenikek aita galdu zuen eta Vesgak semea. Usoa Zuluetak, Carla Lópezek eta Nahia Arteagak sortu dute dokumentala Mondragon unibertsitateko Ikus-entzunezko komunikazioko graduko GRAL Gradu Amaierako Lanerako.

Biziraun elkarteak hainbat proposamen jaso ditu aurretik ere dokumental bat egiteko. ILUNTASUNETIK ARGITASUNERA

Erkiziak azaldu du izenburuak ondo adierazten duela dokumentalaren ideia nagusia: “Zulo beltz batean sartzen zara eta noraezean gelditzen zara guztiz. Argi izpi ba-tzuk ikusi daitezkeelaren lekuko-tza hartzen dugu dokumentalean agertzen garenok”. Adin desberdinetakoak dira, eta Etxenikeren eta Vesgaren artean, ia 50 urteko aldea dago. “Begirada eta oso tonu desberdinetatik hitz egiten dugu. Zorionez, pertsona bakoitza desberdina da, eta ez dago gu ordezkatuko gaituenik. Bakoitzak bere modu bizi behar du eta bere ibilbidea egin. Ez dago formula magikorik”, azaldu du Erkiziak.

"Dokumentalak aukera eta testuinguru bat sortu zuen suizidioa mahaigaineratzeko eta hitz egiteko”

Nahia Arteaga - Dokumentalaren egileetako bat

Ez da Biziraun elkarteak horrelako zerbait egiteko jasotzen duen lehenengo proposamena, baina Erkiziak aitortu du uko egin izan diotela beste batzuetan: “Ezinbestekotzat ikusten dugu begirada gizatiarra izatea, eta ikusten badu atzean helburu komertzialak daudela, uko egiten diogu”. 2024ko abendu aldera izan zen elkartearen eta egileen arteko lehenengo harremana, eta ordutik, etengabeko hartu-emana izan da. “Gure errealitate gordina zein den jakinarazteaz gain, sentsibilitate berezia zuten pertsonengana hurbildu nahi genuen”, azpimarratu du Erkiziak. 

Dokumentala egin baino lehen, egileek argi zuten osasun metalaz hitz egin nahi zutela, baina ez zuten argi nondik bideratu. Tutoreak Biziraun elkartea proposatu ziela kontatu du Arteagak: “Dokumentala egin baino lehen ez genuen harremanik suizidioarekin; soilik albisteetan agertzen dena. Gure inguruan ez dugu kasurik. Interesgarri irudi-tzen zitzaigun arren, ez genuenez informazio handirik, horretaz hitz egiteak ere beldur pixka bat ematen zigun”

Agustin Erkizia, Iratxe Etxenike Sarrate eta Begoña Vesga Allende ageri dira piezan. ILUNTASUNETIK ARGITASUNER

ISILTASUNAREKIN APURTZEN

Erkiziak zein Arteagak kontatu dute suizidioa aipatzean, jendeak gorputzarekin atzeraka egiten duela. “Galdetzen zigutenean zeren inguruan eginen genuen lana, eta suizidioa aipatzean, harritu, eta benetan horretan sartuko ginen galde-tzen ziguten. Dokumentalak aukera eta testuinguru bat sortu zuen suzidioa mahaigaineratzeko eta hitz egiteko”, esan du Arteagak.

Erkizia horrelako erreakzioen atzean zer egon daitekeen pentsa-tzen ibili da azken aldian: “Neurri batean beldurtu egiten du. Beste heriotzetan jendeak badaki zein den arrazoia: gaitz bat dela, istripu bat, indarkeria matxistagatik… jendeak erantzun bat dauka. Bestearekin ez, eta errudun sentimendua agertzen da: ‘Jakin izan banu…?’, ‘Zerbait sumatu izan banu…?’”. Horrelako galderak behin da berriz agertzen direla eta “oso normalak” direla dio. Galdera horiek nola kudeatzen ikasteko, bakoitzak bere bidea egin behar duela sentitzen du: “Niri prozesu honek nire burua hobeto ezagutzen lagundu dit. Nire balioen eskala guztiz aldatu da eta arazoak erlatibizatzen saiatzen naiz. Galdera horien erantzunak bakarrik Josebak ditu. Nik ez nekien Josebaren buruan zer zebilen momentu horretan”.

Gaiak beldurra pizten duen arren, Bilbaok zein Erkiziak suizidioaz publikoki hitz egiteko hautua egin zuten. Argi dute hitz egin behar dela bestelako bideak irekitzeko: “Suizidioak duen elikagairik hoberena isiltasuna da. Horrelako egoera batean dagoen pertsona batentzako, isiltasunak ez dio bestelako irtenbiderik uzten”. Gainera, behin eta berriz azpimarratzen dute, ongi landuz gero, lagungarria izan daitekeela dolurako zein prebentziorako: “Ohiko biztanleriarekin alderatuta gertuko pertsona baten suizidio kasua bizi duen pertsona batek, bere buruaz beste egiteko arrisku handiagoa du. Oso zaurgarria da”. Onartu du ere hitz egitean emozioak mugitzen direla, zauria berriz irekitzen dela eta ez dela erraza. 

Suizidioaz hitz egiteko espazioak sortu nahiko lituzkete egunerokoan dokumentalari esker. Iluntasunetik argitasunera

Dolua ez da lineala, eta gorabehera asko dituen prozesu bat da. Momentu batean dokumentalean Etxenikek plantetazen du ea doluak akaberarik ote duen. Bertan dio ba-tzuek diotela ez duela; beste ba-tzuek, aldiz, guztiz integatzearekin lotzen dut;eta, beste batzuek, egunerokoa normaltasun aurrera eramateko gai izatearekin. Ideia horri tiraka aipatzen du uste duela ez dagoela doluan, baina gabeziak hor segitzen duela eta segituko duela. Erkiziak erantzun horren inguruan galdetu zion solasaldi batean: “Esan zidan momentuan hori atera zi-tzaiola eta gertatu zeneko momentuarekin alderatuta beste momentu emozional batean zegoela. Dolua amaitzeak ez du esan nahi aurreko egoerara itzuiko zarela, ezinezkoa da. Zeure bizitzan inportantea den norbait desagertu da fisikoki. Testuinguru horretan aipatzen zuen. Aldi berean galdetu nionean esan zidan: ‘Gaur oso gaizki nago’”. 

"Argi izpi batzuk ikusi daitezkeelaren lekukotza hartzen dugu dokumentalean agertzen garenok”

Agustin Erkizia Olaizola - Biziraulea eta Biziraun elkartearen sortzaileetako bat

Erkiziaren ustez, horrelako heriotza batek utzitako zauria “betiko” gertatzen da, baina horrekin bizi-tzen ikasten da: “Ez daukazu beste aukerarik, ikasteko gai ez bazara sufrimendua besterik ez zaizu geratzen. Bizitza guztia sufritzen aritzea… bere buruaz beste egin duten guztiek amankomunean zutena sufrimendua zen. Sufrimendu jasanezin horrengatik egin zioten euren buruari egin ziotena”. Erkiziak ez du bere dolua amaitu-tzat ematen, uste du hor egonen dela, baina argi du ere kudeatzen ikasi behar dela: “Beste bizitza bat posible da? Dudarik gabe. Bestea bezalako izanen da? Nire kasuan, ez. Pozik biziko zara? Poztasuna oso erlatiboa da. Zorionez ez gara enteratzen pozik gaudenean. Pasa eta gero esaten dugu”. Hori dela eta, kontu handietan baino, gauza txikietan jartzen du arreta orain.

SENTSIBILIZATZEKO BIDE

Sortze prozesuari dagokionez, elkarrizketatuentzat bereziak edo kuttunak diren lekuetan egin dituzte elkarrizketak. Are, hasieratik egileen eta elkarrizketatuen artean adostu dituzte galderak eta ikuspegia. Arteagak gaineratu du elkarteak argi zuela bidali nahi zuen mezua: “Ez zuten dokumentala minean edo tristuran zentratu nahi. Dolu prozesua kontatu nahi zuten, baina mezu esperantzagarria bilatuz”. 

Argi zuten beste ardatzetako bat zen ez zutela gaia morbotik landu nahi. “Agustinekin berba egin genuen eta esan zigun kazetari gehienak morbosoena dena atera nahi dutela, batez ere, jakin nahi izaten dute zelan hil zen. Orduan, bagenekin zer ez genuen egin behar”, esan du Zuluetak. Horretarako, hiru zatitan egituratu dute lana: “Lehenengoa da zelan izan zen inpaktua, bigarrena zelan izan zen isiltasuna apurtzea eta elkartea sortzeko prozesua eta amaieran esperantzazko mezua”. 

Dokumentala egiten hasi zirenean informazio gutxi zuten suizidioaren inguruan. Alabaina, dokumetala egiteak gaiarekin gehiago sentsibilizatzen lagun die. Horrekin batera, dokumetalak gaiaz hitz egiteko espazioak sortu ditu euren egunerokoan. Kontent dira ere uste dutelako horrelako dolu bat bizi duten pertsonentzat “lagungarria” eta “erabilgarria” izan daitekeela. 

Ondorio nagusi bat ere atera du Arteagak: “Askotan ikusten dugu suizidioaren ondoren pertsona bat galdu dutenek triste egon behar dutela edo depresioa izan behar dutela. Agustinek, Begoñak eta Iratxek irakatsi digute oso tristea dela pertsona bat horrela galtzea, baina ezin zarela beti tristura horrekin bizi. Agian, ikuspegi ‘positiboago’ hori ez dago horren zabalduta”. Vesgak, esate baterako, dokumentalean aipatzen du semea barruan eramaten duela, eta semearekin beste modu batean komunikatzen edo hitz egiten ikasi duela. Egileei “deigarria” eta “polita” iruditu zaie mezu hori. “Gizarteak sentitzen du dena super iluna dela eta super txarto dagoela dena. Baina, bat-batean, horrelako pertsonekin elkartu, eta ikusi dugu pertsona hori beste modu batera presente duten arren, euren bizitza egiten jarraitzen dutela”, esan du Arteagak.