“Bankutik deitu didate gaur. Hipoteka simulazioa bidali didate. Eta? 35 urterako izango litzateke. Hilean, 1.050 euro. Hori da orain alokairuan ordaintzen duguna baino gehiago. Bai, baina diferentzia da hau gurea izango li-tzatekeela… teorikoki. “Teorikoki” diozu, baina bankuarena da ordaindu arte. Egia da. Baina, pentsa: 65 urterekin etxea ordainduta eduki-tzea…Eta pentsa, kontrakoa: lanik gabe geratzen bagara? Edo banatzen bagara? Edo osasun arazoak baditugu? Beti okerrena pentsatzen duzu. Ez da okerrena pentsatzea. Errealista izatea da. Gure gurasoek lan egonkorrak zituzten. Guk ez. Nik egonkortasuna behar dut. Etxe bat, sustraiak, lasaitasuna. Nik lasaitasuna zorpetuta ez egoteak ematen dit. Orduan, zer? Beti alokairuan? Ez dakit… baina, batzuetan pentsatzen dut sistema dagoela gaizki diseinatuta. Erosi ezean dirua “galtzen” duzu, baina erosteko baldintzak ezinezkoak dira. Eta bitartean urteak pasatzen ari zaizkigu. Bai… eta erabaki bat hartu ezinik jarraitzea ere nekagarria da”

“Etxea ikusi ondoren, interesatuta nago, baina prezioa negoziatu beharko genuke. Prezioa merkatuak markatzen du. Inguruan saldu diren azken etxebizitzak antzeko prezioan joan dira. Baina haiek eraberrituta zeuden. Honek hezetasun arazoak ditu, leihoak zaharrak dira…horrek aukera ematen dizu zure gustura jar-tzeko. Bai, baina horrek diru gehiago esan nahi du. Kalkulatu dut: gutxienez 60.000 euro erreforman. Etxebizitza beti da balio segurua. Gaur garesti iruditzen zaizu, bihar merkea izango da. Zuentzat balioa da. Nire-tzat, bizitzeko leku bat. Ulertzen dut, baina nik ere etekin bat atera nahi diot. Azkenean, inbertsio bat izan zen. Noiz erosi zenuten? Duela hamar urte. Askoz merkeago. Orduan uler-tzen duzu gaurko erosleontzat zer suposatzen duen, ezta? (isilik une batez) Bai… baina merkatuak ez du sentimenturik. Horixe da arazoa: etxebizitzak zenbaki bihurtu dira, pertsonak bizi garen leku izan beharrean”

“Excel bat egin dut nire kontuekin. Hori serioa da. Zer ondorio? Eman-tzipatzea ekonomikoki porrot egitea dela. Hainbesteraino? Begira: 1.800 euro kobratzen ditut. Alokairu merkeena 700. Gehitu argia, ura, internet, janaria…Ez da ezer gera-tzen. Ez. Ez aurrezkirik, ez aisialdirik, ez ezustekoetarako dirurik. Nik logela bat begiratu nuen. 500 euro. Eta etxea sei lagunen artean. Sei? Bai. Eta jabeak esan zidan “oso giro ona” zegoela.Giro ona… edo bizirauteko kooperatiba. Batzuetan lotsa ematen dit gurasoekin jarraitzeak. Niri ere bai, baina gero pentsatzen dut: zein da alternatiba? Pobrezia? Gainera, jendeak esaten du gure belaunaldia erosoegia dela. Eroso? 30 urterekin independizatu ezinik egotea ez da erosotasuna, ezintasun ekonomikoa da.Ametsa zen nire-tzat nire etxea izatea. Gure gurasoentzat normala zen. Guretzat, luxua”.

“Lehenengo hilabetean pentsatu nuen alokairu bat topatzea erraza izango zela. Nik ere bai. Lana nuen, kontratua… baina gero baldintzak entzun nituen. Niri hiru hilabeteko fidantza eskatu zidaten. Niri sei. Eta nominak, eta berme-emailea. Azkenean, logela batera joan nintzen. Ni ere. Baina kontraturik gabe. Ez nago erroldatuta. Horrek dena zailtzen du. Bai. Kate bat bezala da. Diskriminazioa ere sumatu duzu? Bai. Telefonoan dena ondo, baina aurrez aurre ikustean “jada alokatuta” zegoen. Niri ere gertatu zait. Azkenean, beste migratzaile batzuekin partekatzen dut. Zenbat zarete? Lau, bi logelatan. Gogorra da. Gogorrena da lan egitea eta hala ere egonkortasunik ez izatea. Sentitzen duzu beti behin-behinekoa zarela. Etxea ez izatea sustrairik ez izatea bezala da. Bai… maleta beti prest edukitzea bezala.”

Prezioen igoera etengabeak, babes publikoko etxebizitzen faltak, emantzipaziorako zailtasunak, soldaten geldialdiak, etxe hutsen gorakadak, turismora bideratutako etxeak eta alokairuaren garestitzeak gero eta zailago bihurtu du etxebizitza eskuratzea.

Elkarrizketa hauek fikziozkoak izan arren, milaka pertsonaren egunerokoa islatzen dute. Leiho itxien atzean hutsik dauden etxeak dauden bitartean, gero eta gehiago dira etxebizitza bat lortzea amets urrun gisa bizi dutenak. Galdera airean geratzen da: etxebizitza merkantzia hutsa da ala bizitza duin baterako oinarrizko eskubidea? Etxebizitzaren problematika ulertzeko eta irtenbideak bilatzeko irakurri Unai Fernandez de Betoñoren Etxearen korapiloa nola askatu.