Síguenos en redes sociales:

Aurelia ArkotxaIdazlea eta ikertzailea

“Euskal […] sortzaileen ekosistema zaindu eta promozionatu nahi duen azoka kulturala da, euskalgintzak bere indarrekin sortua, folklorismoetatik kanpo”

Aurten Aurelia Arkotxa idazle, irakasle eta euskaltzaina omenduko dute, liburu eta disko azokaren irekitze ekitaldian

“Euskal […] sortzaileen ekosistema zaindu eta promozionatu nahi duen azoka kulturala da, euskalgintzak bere indarrekin sortua, folklorismoetatik kanpo”Jan Pol

Aurelia Arkotxa, Baigorrin (Nafarroa Behera) jaioa (1953), hegoaldeko (Bizkaia, Nafarroa Garaia) euskaldunen alaba eta alabasoa, haurtzarotik Hendaian, Gipuzkoako mugatik hurbil, bizi izan da. Idazlea eta ikertzailea, Baionako IKER zentroko kide permanentea. Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 2003an. Aurtengo azokan omenaldia egingo diote bere lanaren aitor-tza gisa. 

Noiz jakin zenuen aurtengo Ziburuko liburu eta disko azokan omenaldia egingo zizutela?

Duela hilabete batzuk.

Nola jaso zenuen berria?

Euskalgintzatik dator, umilki eskertzen da.

Zer dakar zuretzako?

Egia esan, eni pertsonalki ezer, bai bai ematen didala parada Baltsani, Argiari, euskalgintzari, kondizio hauskorretan egiten duten lan bikainagatik esker bizienak emateko. 

Aurreko edizioetan izan zara?

Bai; ez urtero, baina bai. Euskal idazle eta oro har sortzaileen ekosistema zaindu eta promozionatu nahi duen azoka kulturala da, euskalgintzak bere indarrekin sortua, folklorismoetatik kanpo. Independentzian, libertatean. Horrek anitz balio du! 

Aurtengo leloa honakoa da: Euskaraz bagara. Zer iritzi duzu elkarteak plazaratutako irakurketaren gainean? 

Leloa ederra dela, baina egoera linguistikoa eta kulturala larriak direla, bereziki Iparraldean...

Zer mezu zabaldu nahiko zenuke zuk?

Duela guti Amagoia Gurrutxagak eta Manex Fuchsek, Ziburuko Azokaren karietara preseski, zabaldu dutena sustatu nahiko nuke (”Sinpatikoak izaten saiatu gara, baina horrek ez digu funtzionatzen”, Argia 2025-05-21) “Etxebarruko institutua” behar dugula, egoera larrian daudela euskal sorkuntza, euskal kultura, euskal antzerkia... eta eskolatik hasi behar zaiola egoera kaltegarri horri buelta ematen...